Luisa Etxenikek ‘Absoluta presencia’ ETAren terrorismoari buruzko bere eleberria aurkeztuko du Gasteizen
- Xehetasunak
Belaunaldi berriek gertatutakoa ez ahazteko beharrari erantzuten dio eleberriak
Datorren asteazkenean, maiatzak 9, Luisa Etxenike Absoluta presencia (Ediciones El Gallo de Oro) bere azken eleberria aurkeztuko du Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean 19:30etan. Egile donostiarrarekin batera Faustino López de Foronda eta Manuel Lezertua egongo dira.
Absoluta presencia Etxenikeren eleberri berria da eta bere gibelean bortizkeria terrorista dago, eta bereziki belaunaldi berriek gertatutakoa ez ahaztearen beharra: «Kasu honetan, hemen haurrek nola bizi izan duten gainean idatzi nahi nuen, adibidez mehatxatutako gurasoen seme alabek. Seguruenik dena Ada eta Luc pertsonaietatik abiatzen da, bigarrenak beste beldur batzuk eta beste toki bat dituelarik. Helduen munduaren eta gazteenen munduaren arteko pasarela batekin du zer ikustekorik».
Maite R. Ochotorenak ‘Donde habita el miedo’ bere eleberria aurkeztuko du Agurainen
- Xehetasunak
Eleberria emakume atsekabetu baten psikera bidaia da
Datorren maiatzaren 5ean 12:00etan, Maite R. Ochotorenaka Donde habita el miedo bere eleberria aurkeztuko du Zabalarte kultura etxean (Agurain, Araba). Ekitaldian. Ekitaldian Txari Martín, Aguraingo Kultura zinegotzia egongo da.
Eleberri hau thriller psikologiko bat da eta bertan egile donostiarrak subkontziente sakonenaren iluntasunean murgiltzen da, irakurlea sakontasun ezezagunetara eramanez, arrazoiak eta errealitateak muga guztiak hausten dituzten tokira. Eta hori guztia tratu txar psikologikoaren biktima baten egia gordina aurrez aurre begiratzeko helburuarekin.
José Ramón Blancok Jabier Kalzakortaren euskal baladak aurkeztuko ditu Bilbon
- Xehetasunak
Kalzakorta euskal baladetan aditu handia da
Datorren maiatzaren 3an, 19;30tan, Sociedad Bilbainan (Nafarroa kalea 1, Bilbo), José Ramón Blancok Jabier Kalzakortaren EuskalBaladak – Baladas Vascas aurkeztuko du. Liburua “Gerión” poesia bildumaren baitan dago, Muelle de Uribitarte Editores argitaletxearena. Egilearekin batera Seve Calleja egongo da
Gehiago irakurri: José Ramón Blancok Jabier Kalzakortaren euskal baladak aurkeztuko ditu Bilbon
Luisa Etxenikek EHU Uda Ikastaroetan emango duen tailerrerako matrikula irekita dago jada
- Xehetasunak
Formakuntzaren balio akademikoa 30 ordukoa da
Idazteko grina. Kontakizun handiak idatzi eta irakurri (La pasión de la escritura. Escribir y leer grandes relatos) da Luisa Etxenikek EHU Uda Ikastaroetan abuztuaren 22 eta 24an Donostiako Miramar Jauregian emango duen sormenezko idazketa tailerraren izenburua.
Matrikula egiteko epea ireki berri da eta bi bideren bitartez egin daiteke: online edo web orrialdetik deskargatu daitekeen idazkia betez eta bidaliz.
Luisa Etxenikek bere azken eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Koldo Mitxelenan
- Xehetasunak
Eleberriaren gibelean indarkeria terrorista eta beldurra daude
Datorren ostegunean, apirilak 19, Luisa Etxenikek bere azken eleberria, Absoluta presencia (Ediciones El Gallo de Oro) aurkeztuko du 19:30etan Koldo Mitxelenako Ekitaldi aretoan. Egile donostiarrarekin batera Pilar Rodríguez eta Sihara Nuño egongo dira.
Egileak eleberri berri honen gako ugari jorratuko ditu, bere gibelean indarkeria terrorista dagoelarik, eta bereziki belaunaldi berriek iraganeko urteetan gertatutakoa ez ahazteko beharra: «Kasu honetan, haurrek hemen nolako bizimodua izan dutenaren gainean idatzi nahi nuen, mehatxaturiko gurasoen haurrek adibidez. Ziurrenik, dena Ada eta Luc pertsonaietatik abiatzen da, azken hau beste beldurrak eta beste toki bat dituen beste ume bat. Helduen eta gazteen munduen arteko zubiarekin zerikusia du».
Egilea pozik agertu da gaur Diario Vasco-n egin dioten elkarrizketa batean, gatazka honen istorioa kontatzen duten idazle euskaldunen liburuak agertzen ari direlako, hala nola Fernando Aramburu, Katixa Agirre, Aixa de la Cruz, Edurne Portela edo Gabriela Ybarra.
Etxenikeren arabera, ez dio axola fokatzeak ezberdinak izatea, honek angelu guztietatik diskurtsu kritikoa eraikitzen lagunduko baitu: «Emaitza ez da kakofonia bat izango, polifonia bat baizik. Euskaldunok oso ongi moldatzen gara orfeoietan, ez da arazorik egongo».