Aditu mexikarrak irakurketa eta idazketa modu berrien gaineko bere hausnarketak elkar banatu zituen
Goiz honetan ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldia aurkeztu dugu komunikabideen aurrean Ercilla Hotelean (Bilbo). Horretarako Consuelo Sáizar Mexikoko Kultura ministro ohia egon da gurekin, eta prentsaurrekoa egiteaz gain, topaketa honen programako mahainguru batean moderatzailea izango da. María Eugenia Salaverri eduki du mahaikide, kazetaria, idazlea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea alegia; eta Beatriz Celaya idazlea, argitaratzailea eta AEE/EIEko presidenteordea.
Sáizar kulturaren soziologoa eta argitalpen gaietan aditu moduan ibilbide luzea eduki du. Kultura Ekonomikoaren Funtsa zuzendu zuen lehen emakumea izan zen eta gaur egun Harvardeko Unibertsitateari atxikituta dago ikerlari moduan.
Intelektual mexikarra Jardunaldia dela eta Bilbora datorren bigarren aldia da eta “hemen sortu den hausnarketa mailarekin eta ezagutzaren kartografiarekin sakonki inpresionaturik” dagoela aitortu du, ekitaldiak irauten duen bi egunetan zehar eztabaidatuko diren gaien aukeraketa oso egokia izan dela esanez. “Juxtu ulertu dutena da askotan idazleak teknika berri bat behar duela idatziz kontatzeko (liburu batean), ikus-entzunezkoan (Netflix sail bat denean), edo seguruenik beste erritmo bat eduki hasieratik planteatzen bada, -ikusi behar da-, ahotsarekin bakarrik kontatutako istorio bat”, esan zuen.
Consuelo Sáizaren aburuz, “liburuak eraldaketa zeharo erradikala bizitze ari du” eta, bere iritziz, aldaketek dimentsio ugari hartzen dituzte, aldi berean idatzizko hizkeraren hizkuntza eraldatzaile berriak bidea irekiz, horietan narratiba transmedia gailenduz.
“Egia dena da, guztia istorio batekin hasten dela, denok entzun nahi dugu istorio on bat, denok jakin nahi dugu zer gertatu zitzaion norbaiti eta genero guztietan eraldaketa jasaten ari gara, liburua multidimentsionala egiten ari duen teknologia batekin”, ziurtatu zuen, “Fernando Aramburu ezagutzeko” bere gogo bizia adieraziz, “Euskal Herrian barrena berriro ibiltzea eragin ninduen egile bat alegia, oraingoan beste dimentsio batekin: barkamenarena”.
Patria-ren egilea ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldia irekiko duen hitzaldia egingo du, bihar Azkuna Zentroko auditoriumean 19:30tik aurrera. Saio honetarako sarrera irekia da gonbidapenarekin tokia bete arte. Kultura zentroan bertan jasotzen dira (Infopuntua).