Bostgarren urtez jarraian ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia egin dugu, egoitza moduan Azkuna Zentroa kultura zentroa hartuz.
Antolatzaile moduan, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) gure pozik sakonena adierazi nahi dugu, berriro ere gai izan baikara argitalpen sektorearen azken joeren hausnarketa eta analisirako behatoki izaten. Aurten ere Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa eduki dugu, horri CEDRO eta Euskadiko Argitaratzaileen Gremioaren lankidetza gaineratuz, azken honen presidente José Manuel Díazek agertuz Euskadi dela Madril eta Kataluniaren atzetik hirugarren postua duena. Kolektibo hau osatzen duten enpresen katalogoak %6 egin du gora azken urtean, 23.600 izenburu biziko kopurua lortuz.
Jardunaldiaren ondorioen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:
- Formatu ezberdinetan seriatutako edukien eskaintzaren joera gorakoa da eta erronka handia idazleentzako. Tradizioz bestseller-ak irakurtzen zituzten irakurleak, kontsumitzeko denbora gutxiago behar duten edukietara desplazatzen ari dira. Irakurtzeko eta/edo entzuteko jarduera bere eguneroko bizitzaren baitan dago jada, bere gainontzeko jarduerekin batera egin baititzakete. Sortzaileek, hortaz, idazten ikasi behar dute, formatu seriatuetan entzunak eta irakurriak izan daitezen, eta hortaz, azken urteotan audioliburuaren eta podcast-aren merkatuak handitze esponentziala edukitzea eragiten ari duten irakurleei haien obrak iristarazteko gaitasunak garatu beharko dituzte.
- Etorkizuna audioa da. Audio hau literatura sorkuntzan gailendu egin da, horren aurrean argitalpen sektorearentzako bide berriak irekiz, aro digital betean dagoen bere eraldaketak ez baitu muga fisikorik ez belaunaldi mugarik ezagutzen.
- Adimen artifizialak istorioak kontatzeko modu berriengan eragina du. Ez dakigu norantza goazen alor honetan, baina sormen prozesuetan robotikaren sarrera errealitatea da jada. Algoritmoek ematen dizkieten datuetatik ikasi egiten dute eta modu horretan, teknika jakin batzuen aplikazioarekin, gaur robotak literatura testuak sortzeko gai izatea lortu da.
- Irakurlea mugitzen den espazio berrietan, egileak bere obraren gaineko kontrola galdu du. Gure garaiaren ezaugarri den mugikortasunak, edukien kontsumitzea etetea eta berriro hartzeak ematen duen aukerak, bai eta plataformen aldetik formatuak berriro egokitzeak –erabiltzaileak horietara sartzeko erabiltzen dituen moduen arabera eta noiz egiten duenaren arabera-, egilea ezgaitu egiten du bere lanaren gainean edozein kontrol mota edukitzeko. Hala ere, baldintza egokiak ditugu oraindik horrela nahi duten egileek sormenaren oinarrizko arauei leial jarrai dezaten.
- Literatura jaialdiek liburua eta irakurketa eguneroko bizitzara hurbiltzeko erronkari aurre egin behar diote. Topaketa espazio hauek irakurle komunitateak sortzeko gaitasun handia dutela frogatu dute, haiengan erakarpen indar handia eragiten baitute. Egile eta irakurleen artea ezartzen den konplizitateak, literatura obratik gaindiko hausnarketa errazten du. Halaber, beste adierazpen artistikoei gaineratzen zaio, horrek publiko eta audientzia ezberdinen aniztasuna mesedetuz.
- Preskripzio plataforma berriak eta influencer-en bitartez egindako marketina indartsu iritsi dira, nahiz eta liburuaren errealitateari baretasunez erantzuna ematen dion argitalpen eskaera dago oraindik. Egileek oso tresna boteretsua aurkitu dute sare sozialetan haien obrak zabaltzeko. Batzuetan, horien botere anplifikatzailearekin publiko berriak sortzen laguntzen dute, arrazoi geografikoak direla eta iritsiko ez zitzaien publikoetara iristeko, irakurketa modu berrietara egokitzen berandutu diren medioek lehiatu ezin duten preskripzio lana burutuz, hala nola aldizkariak eta literatura eranskinak. Hauek, hala ere, hausnarketarako eta analisirako plus bat eskaintzen dute egunerokotasunaren eta gertakarien abiadurari erantzuten dieten medioen aurrean. Bere aldetik, influencer-aren figura, argitaletxe askoren estrategia digitalaren giltzarri bilakatu da.
- Sormenaren inguru digital berrietan egileek esfortzu handiagoa egin behar dute eskubide jabetzaren formakuntzan. Idazlearen formakuntza ez da bere sormen prozesua hobetzeko zenbait gaitasunen eskuratzera mugatzen, argitalpen kontratuetan gehiegizkoak izan daitezkeen klausulak detektatzeko oinarrizko lege ezagutzak edukitzeko aholkua behar baitu ere. Bere obra argitaraturik ikusteko nahiak ezin du egilea itsutu, kontratu bat sinatzeagatik damutzeraino, eta kontziente izan behar du bere obra gaur egun askoz ere ageriago dagoela hirugarrenek baimenik gabe hura erabiltzeko. Telebista sailen sorkuntza multi elkar-banatua, bai eta audio sailena, paradigma berri bat sortzen dute egile eskubideei dagokienez, non orain arte txio batek ere du obra originalaren izaera eta, hortaz Jabetza Intelektualaren Legeak babestu dezake.
Partaideen artean banatutako gogobetetze inkestaren emaitza ikusteko, hemen.