Zugazak Presente y futuro de los museos hitzaldia eskainiko du Koldo Mitxelenan

Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko Zuzendariak Presente y futuro de los museos hitzaldia eskainiko du gaur, irailak 10, Koldo Mitxelena Kulturgunean 19:30etatik aurrera.

Ekitaldi hau Begoña Marañón kazetari eta Euskadiko SER irratiko lurralde zuzendariak aurkeztuko du. Canal Europa proiektuaren baitan egingo da, artista, idazle, zientzialari, ekonomiako, medikuntzako edota politika zientzietako profesionalei, besteak beste, egindako elkarrizketa plataforma digitala alegia, eta Luisa Etxenike da plataformaren inspiratzaile eta zuzendari. Zugaza Durangon jaio zen eta Artearen Historian lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Sofia Erregina Arte Zentro Nazional Museoko zuzendaria izan da (1994-1996), Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria (1996-2002) eta Pradoko Museo Nazioaleko zuzendaria (2002-2017). Iaztik Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari da berriro ere.

Canal Europaren helburua jakituriaren, eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren zirkulaziorako espazio ireki bat sortzea da. Bere edukiek sarbide publikoa duen jakituriaren artxibo baten zati dira eta audio podcast moduan eskaintzen dira deskargatzeko www.canaleuropa.eu web orrialdean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du. Orrialde horretara sartzeko Kultura Sailaren web orrialdetik ere sar daiteke.