AEE/EIE-ko bazkide guztiek bertan parte hartzeko aukera dute

Bilboko Amnistia Internazionaleko (AI) tokiko taldearen hezkuntza ekipotik abiatu da ekimena, Santurzine Santurtziko Film Laburren Jaialdiarekin batera, “El arte es un arma: creación en vivo” izenburuarekin. Jendarteari irekita dagoen Hezkuntza Jardunaldi bat da hau eta aurten, berritasun moduan, sormenezko idazketa tailer bat sartu du Javier Mauraren koordinaziopean, Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kidea eta AI-ko aktibista alegia. Datorren igandean, urriak 7 izango da, Santurtziko Gernika parkean.

Antolakuntza AEE/EIE-ko bazkide guztiak gonbidatzen ditu Jardunaldian parte hartzera.

Jardunaldiaren helburua Giza Eskubideen defentsa eta zinemaren mundua elkartzea da, hortik Bilboko Amnistia Internazionalaren (AI) eta Santurzineren arteko lankidetza. “Giza Eskubideen defentsari buruzko hausnarketa pertsonala Santurtziko gazteriari eramatea bilatzen dugu, horretarako zinemaren artean oinarrituz eta zehazki laburmetraietan”, bere antolatzaileek egin duten jakinarazpenaren arabera.

Mundu mailako arma merkataritza eta bere ondorioak da aukeratutako gaia. AI-tik testigantzak eta informazioa eskainiko zaizkie Jardunaldian parte hartuko duten pertsonei, “hausnarketa egiten lagundu nahi ditugu eta hasierako hausnarketa hori modu idatzian plasmatzeko gai izan daitezen, ondoren mezu bat garatu dezaten, aldi berean bertara hurbiltzen direnentzako testigantza bilakatuz”, ziurtatu dute.     

Hala nahi duten AEE/EIE-ko bazkideek mahaietara joango diren pertsonei laguntza eman diezaiekete haien idazlanetan, edota mundu mailako armen merkataritzari eta horren ondorioei buruzko idazlan propio bat egin.     

Halaber, mezuen grabazio egiteko aukera egongo da, ondoren jardunaldi honen garapena laburtuko duen laburmetraia batean erabili ahal izateko.