Egile gasteiztarrak familia istorio bat kontatzen du bere lehen eleberrian

Cristina Romeak Pan con vino y azúcar argitaratu berri du, Peñalcázaren ikuspegi poetiko eta humanista bat, istorioaren protagonista den Mónicaren aiton-amonen sorlekuarena alegia.

Bere aiton-amonen pasadizoek eraginda, Romeak familia istorio bat sortu nahi izan zuen, ez erreala, eta bertan protagonista bere arbasoen egoera emozionalek markatzen dute, gainditze pertsonal prozesu bat egitera behartuz. “Txikitatik atsegin nuen aintzineko bizimoduari buruz kontatzen zizkidaten istorioak entzutea. Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea zirela eta, nire aiton-amonak urritasun eta miseria egoera batzuen barruan hazi eta biziraun zuten. Denborak aurrera egin ahala, kontatzen zizkidaten pasadizo horiek negu hotzaren sutondoan kontatzen ziren istorio soilak bakarrik izan ez zitezkeela konturatu nintzen. Istorio horiek nire aiton-amonen izaera baldintzatu zuten, bai eta mundua ulertzeko haien modua ere”, argitzen du egileak.

Liburuan azaltzen duen moduan, dokumentazio lana xehea izan da, datuak biltzeko orduan iturri ezberdinetatik edaten. Horri guztiari buruz bere blogean ematen du berri Cristina Romeak.

Obra formatu digitalean bai eta inprimaturik dago eskuragarri Amazonen.

Sinopsia

Mónica 26 urteko gaztea da eta 1997an Lluc doktorearen kontsulta terapeutikora doa lehen aldiz.

Orain dela sei hilabete utzi zuen bere sorlekua, Zaragoza, bere lagun Soniarekin Bartzelonan lan egiteko. Bere gurasoengandik urruntzeak, bereziki joera depresiboa duen bere amarengadik urruntzeak, bere lehen antsietate aldia eragin zion.

Bere terapian, Mónicak bere familia istorioa kontatuko digu, amaren aldeko bere aiton-amonen bizitzara hurbilduz. Haien ohiturak eta izateko modua, Gaztela eta Aragoi arteko mugaldeko nezakal zonaldean gerraren eta gerraostearen eraginak sortu zuen bizitzaren aurrean haien urritasun pertzepzioa. Bere aiton-amonen esperientziek ondoko belaunaldien hazkuntza markatu zuten, Mónicaren egungo emozionaltasuna baldintzatuz.

Lortuko ote du protagonistak familia katea haustea?