"Hombres que caminan solos", José Ignacio Carneroren azken eleberria duela gutxi jarri dan salmentan, Literatura Random House argitaletxearen eskutik.

"Ama" eleberriarekin gaztelerazko 2020 Euskadi Literatura Sariaren finalistak bigarren eleberri honetan gizonezkoen unibertsoa jorratzen du, haien zaurgarritasuna, haien rol klasikoen haustura, haien munduaren gainbehera, desorientazioa, tristura, bakardadea, drogak, sexua, amodioa edota dirua.

Liburu honetan Carnerok “Ama” eleberriaren doinu autobiografikodun ahots narratiboa mantentzen du, fikziozko elementuekin modu librean jolastuz.

“Hombres que caminan solos” eleberriaren sinopsia

“Carnerok une ezustekoenen edertasuna azaleratzen du. Berdin dio hura igartzea ezinezkoa denik, ez dagoen tokian sortzen du berak. Literaturaren esentzia da”

Juan Tallón

Istorioek salbatu egiten gaituztela egia bada, hura kontatuz salbatu zenaren istorioa da hau. Depresio baten kontakizuna, gizon baten bizitzan bat-bateko hutsune batena, egilearen begiradapean garrantzitsua denari buruz, sentitu bai baina esaten ez den horri guztiari buruz hitz egiteko atze argitsu bat bihurtuz. 

Oraindik ere ahapeka aipatzen den gaixotasun honen hondora bidaia honek, aita bati, seme bati eta biak inguratzen dituzten guztiei buruz hitz egiten digu. Atlantikoaz bestaldeko maitemintze bati buruz hitz egiten digu, bere mina isiltzen duen emakume misteriotsu bati buruz, Buenos Airesen goizaldeei buruz eta Espainian barna bigarren mailako errepideetan zirkulatzen emandako egunei buruz, Cadizen hileta desertiko bati buruz edo Amazoniako oihanetik Bizkaiko labe garaietarainoko hegaldi haluzinogeno bati buruz. Inoiz alde egin ez duen hildako amari buruz eta beti bertan dagoen aitari buruz hitz egiten digu, maskulinitatearen hauskortasunaz, bere tranpez eta bere maskarez. 

Ama eleberriaren ondoren eta bere bigarren eleberriarekin, Carnerok unibertso propioa eraikitzeko egile moduan berresten da, oroimena eta fikzioa nahasiz, ospitaleetan eta beilatokietan, errepideko taberna eta diseinuzko atikoetan bakarrik dauden gizonengana hurbilduz; laguntza eskatu nahi duten baina nola egin ez dakiten gizonak.