2020 amaitu da, denontzako bereziki konplexua eta desafiatzailea izan den urtea. Orain arte ezagutzen genuen moduko mundua eta gure bizi ohiturak Covid-19aren pandemiaren eraginez modu dramatikoan eraldatu dira. Ikuspuntu profesional eta pertsonaletik, une konplexuak eta nahasi eta aztoratu gaituzten egoerak bizi izan ditugu.

Begirada atzera bota nahi dugu orain amaitzen den urte honen zedarri eta alor positiboak nabarmentzeko.

Lehenik, gure bazkideak zoriondu nahi ditugu kultura eta sorkuntzarentzako hain zailak izan diren uneetan haien literatura jarduera mantendu izanagatik (eta zenbait kasutan hori biderkatzeagatik), eskerrik asko istorioak kontatzen jarraitzeagatik, zuen liburuekin gure alboan egoteagatik eta amets egiteko, emozionatzeko eta sentitzeko tresnak eskaintzeagatik!

Berrogeita hamar obra berri eta hamahuri kide berri

Konfinamenduen aurrean eta hainbeste jarduera presentzial bertan behera geratu izanaren aurrean, Euskadiko Idazleen Elkartetik gure ahaleginak bikoiztu ditugu gure bazkideen nobedadeei eta beste berri kulturalei gure kanal digitaletan are eta difusio gehiago emateko (gure web orrialdea eta Twitter, Facebook eta Instagram profilak).

2020an pozez eta ilusioz komunikatu ditugu argitalpen nobedade askoren plazaratzeak. Ia berrogeita hamar obra berri izan dira. Elkartetik arrakasta handiak opa diegu gure bazkideei haien liburu berriekin eta oraindik sortze prozesuan dauden horiekin.

AEE/EIEra 13 kide berriri ongi etorria eman diegu ere: Amelia SerrallerAlazne GonzálezJuan F. Trillo, Kike Santamaría Urtiaga, Dory Lansorena, Mikel Santiago, Imanol Bueno Bernaola, Mónica García Saiz, Eduardo Luis Díaz Expósito, Antón Arriola, Idoia Carramiñana, Pedro Fernández Puig eta Manoli López Álvarez.

Kultura jarduerak:

BLA 50: Bilboko Liburu Azoka

Beste urte batez Bilboko Liburu Azokaren 50 edizioan egon ginen berriro ere, distribuzioari tokia eginez eta erraztasunak emanez, aleen sinadurak eskainiz eta zuen literatura nobedadeak aurkeztuz. BLAk edizio berezia bizi izan zuen data ezberdinetan ospatuz (urriaren 1etik 11ra) eta ezarritako segurtasun neurriengatik. Azokaren egunetan zehar, zuetako hogei lagun inguruk zuen irakurleekin kontaktu zuzena gozatzeko aukera eduki zenuten, Elkartearen etxetxoan aleak sinatuz, eta batzuek zuen obrak ezagutzera eman zenituzten Azokaren aurkezpenetarako karpan.

Egilea argitalpen mundu berrian VII Jardunaldia

Gainera, pandemiak eragindako tsunamiaren erdian, Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldiek dakarten hausnarketa eta begirada zabalerako espazio hori mantendu nahi izan genuen. Berriro ere, Covid-19ak egoerara egokitzera behartu gintuen eta, ondorioz, Egilearen Jardunaldien VII edizioa, irailaren 10 eta 11 egunetan egin zena, gehienbat digitala izan zen. Formatu honek zuzeneko kontaktu pertsonala galarazi zigun, baina horrek truke, toki eta pertsona gehiagotara iristea ahalbidetu zigun, mugatze geografikorik gabe. Jarraipen digitala bikaina izan zen eta ondorio oso erabilgarri eta interesgarriak atera genituen bizi dugun aldaketa eta ziurgabetasun une honetan. 

Nazioarteko ikuspuntua

Jardunaldi hauen nazioarteko ikuspuntua Tom Tivnanek eman zigun, The booksellereko editore nagusiak alegia (Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena), Javier Celaya, Dosdoceko kide fundatzailearekin egindako hitzaldian,  bai eta Thais Pahlek ere, Eccles Fisher Associatesen nazioarteko esplorazio alorreko zuzendariak alegia.

Euskal argitalpen sektoreari begirada

Euskal argitalpen sektorearen egoera eta beharrizanak jorratu nahi izan genituen ere, horretarako Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat, Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburu denden Federazioko Presidentea, eta José Manuel Díaz, Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidentearekin eztabaida mahai bat eginez.

Egileen beharrizanak

Azkenik, egileen errealitate eta eskaerengan arreta jarri genuen Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa baten bitartez, bai eta idazleentzako doakoak izan ziren tailerrekin (Cedroren babesari esker), irailean zehar egin zirelarik Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariarekin; Idoia Cantolla Podimo podcasting plataformako Head of Contentarekin, eta Luis Ángel Ramírez Kubelik Films eta Imval Producciones etxeetako kide fundatzaile eta Espainiako Zinema Akademiako kidearekin.

2021 urterako itxaropena eta ilusioa

2020 urteari agur esaten diogu eta 2021 urteari itxaropenez eta ilusioz ongi etorria ematen diogu, kulturarekin, bere alderdi guztietan, dugun gure konpromisoa tinkoa berretsiz, eta oso modu berezian egile eta auzoko liburu saltzaileei konpromiso hori agertuz ere.

Urte berri on 2021!