Pedro Fernández Puig idazlearen "El Fuerte de La Galea" aurkezten dugu, Ediciones Atlantis argitaletxearen eskutik.

Eleberri laburra da, nerabeei bereziki zuzendua, haientzako mezu argi eta zuzen batekin: telefono mugikorraren etengabeko erabileratik ihes egiteko gai izan ez arren, haien etorkizunari buruz erabakitzeko denbora apur bat erabili behar dute ere.

Bere egilearen hitzetan, eleberri honek “nerabezaroan irakurketa sustatzea bilatzen du, laburra, erraza, haien hizkerara egokitua eta mezu zuzena baitu. Aldi berean, haien gurasoek mundu gazte hori hobeago ulertuko du eleberria irakurri ondoren: Horregatik bien arteko konexio bide on bat izan daiteke, iritzi eta esperientziak elkar trukatzeko”.

Pedro Fernández Puigek esaten digunez, obra hau 2020ko urtarrilean amaitu zuen eta, “konfinamenduaren ondoren, liburu bat pandemia betean argitaratzea birusaren aurka borrokatzeko beste modu bat gehiago zela pentsatu nuen, gure bizitzak normalizatzen saiatzeko. Horregatik Atlantis argitaletxeak eskaini zidan aukera aprobetxatu nuen, egungo egoeran argitaratzeak dakartzan zailtasunak asko izan arren”.

“El fuerte de La Galea” pasa den 2020ko abenduaren 18an aurkeztu zen on-line formatuan YouTube kanal honen bitartez.

Obraren gakoak

Tokia eta garaia. Eleberria pandemiaren aurreko garaian kokatzen da, kostaldeko Getxo udalerrian, Bizkaia, Getxoko institutu baten eta La Galea pasealekuko tokien artean, Gotorlekua kokatzen den tokian. Ez dago hortaz maskararik ez eta konfinamendurik.

Sinboloa. Galeako Gotorlekua bi esanahi ezberdin dituen alegoria bat izango da, bata nerabezaroarentzako eta bestea heldutasunerako.

Bi mundu. Eleberria paraleloan garatzen diren bi munduren barruan sartzen da kamara baten modura, bien arteko enpatia eta elkar ulertze hobea bilatuz. Horrela, alde batetik, batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak daude, haien etorkizun unibertsitario eta/edo profesionala bilatu beharrean. Bestetik, paraleloan, helduen munduko bizipenak agertzen dira, eguneroko erantzukizunekin.

“El fuerte de La Galea” eleberriaren sinopsia

Ikasturte amaiera da eta César, literatura irakaslea, batxilergoko lehen eta bigarren mailako bere ikasleak hezten eta esnatzen saiatzen da telefono mugikorren eta Interneten erabilera okerrak dakarren nahasmendu intelektual eta denbora galeraren aurrean.  Institutuan jazotako gertaera batek gazte belaunaldi hau erreakzionatzera eramango du, bai eta haien adina hausnarketarako eta haien etorkizunari buruz erabakitzeko unea denaren kontzientzia hartzera ere, baina sareen erabilerari uko egin gabe. Galeako Gotorlekuko hondakinek, eta bere abandonu egoera justifikaezinak, protagonista guztientzako rol sinboliko bat jokatuko dute.

Bisitatu “El Fuerte de La Galea” eleberriaren sinopsi azkarra YouTube esteka honetan.