2021 urtea 2020a amaitu genuen modu berean hasi dugu: gure bazkideen argitalpen berriak iragarriz.
Oraingoan Alazne Gonzálezen azken lana erakusten dizuegu. "Doble tentación" da obraren izena.
Erromantze erotikoa jorratzen duen eleberri hau pasa den abendutik dago eskuragarri.
“Tu piel en mi piel”, Alazne Gonzálezen lehen eleberriaren jarraipen moduan sortu da obra berri hau, nahiz eta modu independentean irakurri daitekeen ere, lehen liburuko protagonisten lagunik hoberenen istorioa jorratzen baitu.
Bere egilearen hitzetan, “Doble tentación idaztea esperientzia atsegingarria izan zen. Tu piel en mi piel nire lehen eleberriaren jarraipen moduan sortu zen ideia, ondoren istorio berriak berak hartuz garrantzia. Ekintza, suspentse, erromantze eta, noski, erotismo onez beteriko istorio bat da. Nagusiki Bilbon girotua, bere protagonistek muturreko egoera bat biziko dute, haien beldurrak aitortzera eramanez eta Tentazio Bikoitz bat bizitzea zein zaila den ulertzera eramanez ere”.
Doble tentación eleberriaren sinopsia:
Laurak bizitza zeharo lasaia edukitzen saiatzen da. Kupidoren gaiztakerien aurrean bere bihotza blokeatu ondoren, Alaia laguntzen jarriko ditu bere eginahalak, gertatutako guztia gainditu dezan, baina patua ez da horrekin ados egongo.
Zoritxarreko talka batek antolakunde arriskutsu baten jopuntuan jarriko du, bere bizitza berriro ere Julen eta Aarónekin gurutzatzera behartuz, berak inoiz imajinatuko ez lituzkeen egoera arriskatu eta liluragarriei aurre egitera eramango duten sekulako bi gizonekin alegia.
Xamurtasuna, gozamena eta desioa tentazio bikoitz batean nahastuko dira, bertatik irten eta erabaki bat hartzea oso zaila eginez.
Zein izango da bere azken erabakia?