José Ignacio Besga Zuazolak, datorren maiatzaren 22an, Madrilen aurkeztuko du 'Los círculos del deseo' (Hiria argitaletxea) eleberria. Jovellanos Kalearen 3an dagoen Euskal Etxean egingo da aurkezpen saioa, arratsaldeko zortzietan. Idazle arabarra Epaitegi Goreneko presidente ordea eta EHUko Zuzenbide Penaleko Katedratikoa den Adela Asuak lagunduta egongo da eta hortxe izango da ere Alfonso Aya, Estatuko Fiskaltza Nagusiko Areto Fiskala dena.

'Los círculos del deseo' eleberriak, enpresa multinazionalak aholkatzen dituen bulegoko kidea den Jasón Ortiz de Cendoya abokatuaren historia kontatzen du. Jasónek deskubritzen du bere benetako ametsa kostaldean patxadaz idazteko etxe bat izatea badela; batera, horren ildotik, ustekabean agertuko diren hainbat errealitateek astinduko dute bere bizitza: Lucia, bere bezero batek, hots, elkarte suediar batek  Indonesian duen Fundazioan lan egiten duen albaitaria; Daniela, itsasertzean dagoen etxea saldu dion margolaria; Natalia, etxea zaintzen dion bizilaguna eta Anne, epailea Parisen eta bere lehenengo esperientzia. Esperientzia hauek guztiek, ezezagunak edota jada ahantziak, orain arteko espazio ezagunei gaina hartuko diote, bizitzaren prisma anitzak eskainiz (ekologia, artea, desioa). Negozioen mundu konplikatua eta Marina bere emaztea zendu zenetik jada gertukoa zitzaion bakardadea erabat aldatuko dira.