Fernando Savaterrek argitara eman berri du '¡No te prives! Defensa de la ciudadanía' (Ariel argitaletxea). Azken lau urteotako bere artikuluen bilduma da eta horri europar hauteskundeak eta gero idatzitako epilogoa gehitu dio, aztertuz jendartearen kontzeptua, hiritarron eskubideak eta betebeharrak eta horrek guztiak lurralde, etnia edota hizkuntza bat zein beste izatearekin duen erlazio eza.
Savater, idazlea, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Katedraduna da. Berrogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, saiakera politiko, literario eta filosofikoak, narrazioak eta antzerki lanak tartean. Gainera, espainiar nahiz atzerriko prentsan ehunka artikulu idatzi ditu. Bere liburuetako zenbait hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli izan dira.