Ager Aguirrek bere azken obra plazaratu berri du, "Memorias de un coleccionista de almas", suspentse thriller bat. Izenburuak dioen moduan, “arima bildumagileak” berak idatzitako serieko hiltzaile baten memoriak islatzen ditu liburuak, irakurleari zuzenduriko “gutun” moduan. Hiltzailearen eta irakurlearen arteko liburua, idazleak uneoro “zu” trataerarekin zuzenduz bere irakurleari.
Egin ohi dugun moduan, Ager bera izatea nahi izan dugu “Memorias de un coleccionista de almas” liburuari buruz hitz egiteko arduraduna: «Obra honetatik zera nabarmenduko nuke, ‘protagonistaren eta irakurlearen arteko batasun lotura’. Serieko hiltzaileak bere arrazoiak azaltzeko beharra du, beste inoren eskutan ez dagoen bilduma bat lortzeko gai den pertsona bakarra izatera eraman duten arrazoiak alegiak. Arrazoi bat dago, bereziki, ‘une’ horretan liburua eskuartean duen irakurle ‘hori’ zehazki izateko bere istorioa irakurtzeko hartzaile egokia. Liburuaren amaieran azalduko den arrazoia.
»Kontakizun hotza, zuzena, batzuetan aztoragarria, hamabost urte zituela bere amona hiltzen ikusi zuen egunetik, bere arima bere gorputzetik irteten zela ikusi eta gris perla zela ohartu eta leihotik ihes egiten uzteaz damutu zenetik obsesionaturik dagoen norbaitek idatzi baitu. Arimek kolorea dutela eta denen jabe izateko ezinbesteko premia duela ohartzen den pertsona baten istorioa, bilduma hori duen munduko pertsona bakar moduan historiara pasatzeko. Irakurlea obsesio horretan nahasteko eta azalpenak emateko beharra da.»
Obra honek Amazon Storyteller 2022 Literatura Sarian parte hartzen du.
Eskerrik asko, Ager, obra berri honen gaineko zure inpresioak gurekin elkar banatzeagatik! Arrakasta handia opa dizugu harekin.
“Memorias de un coleccionista de almas” eleberriaren sinopsia
Mutil berezia nintzela esaten zidan amak. Aitak arraroa deitzen ninduen.
Beti izan ditut interes bereziak, baina, hamabost urte nituela, nire amona hil zenean, obsesio bihurtu zen bat esnatu zen.
Arratsalde hartan, logelaren atean zutik, nire gurasoek negar egiten zuten bitartean, bere arima gorputza uzten ikusi nuen.
Une hartatik, arima bilduma egiten saiatzen pasa dut bizitza. Arimek kolore ezberdina baitute.
Nola jakin nuen, zergatik egin nuen egin nuena eta zergatik da hain garrantzitsua niretzako zuk irakurtzea eta ulertzea kontatu nahi dizut memoria hauetan.
Elkarrekin historia egin dezakegu!
Obraren booktrailerra.