Julio Santos eta Patricia Pérez bikoteak sortutako Txano eta Oscarren Abenturak sagak handitzen jarraitzen du eta une garrantzitsu batera iritsi da: bildumako hamargarren liburua bai euskaraz bai eta gaztelaniaz ere argitaratu du ( Kristalezko kaiola/La jaula de cristal ). 

Txano eta Oscarren liburu guztietan bezala, “Kristalezko kaiola” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, paperean zein digitalean eta Xarpa Books argitaletxearen bidez autoargitaratua. Abentura honi buruz gehiago jakiteko bere booktrailerra ikus dezakezu.

Sagako egileek beraiek, Julio Santos eta Patricia Pérezek aurkezten digute bildumaren azken ale hau: “Ikasturtean zehar gertatzen den beste abentura bat da, bertan atzeko gai moduan interesgarria iruditu zitzaigun gai bat jorratzen dugularik: animaliei tratu txarrak. Bilduman ohikoa den moduan, istorioa dibertigarria izatea da gure lehen helburua, baina istorioak berak lagun talde guztia hausnarketara eramango du, gizakiok ikusi ahal izateko giltzaperatutako animaliak edukitzeak dakarren sufrimenduaren inguruan hain zuzen ere”.

Sagako hamargarren liburua argitaratzeaz gain, aurten bada nobedade gehiago Txano eta Oscarren abenturen inguruan:

  • Urte hasieran lehen hiru liburuak digitalean eta alemanez argitaratu ziren.
  • Laugarren alea paperean galizieraz plazaratu zen (O segredo do pobo dogon).
  • Seigarren alea paperean katalanez argitaratu da (Els veins subterranis).
  • Eta duela egun gutxi Txano eta Oscarren lehen liburuaren 700.000 deskargak gainditu dira, eskuragarri dauden hizkuntza guztien artean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Julio eta Patriciari gure galderei erantzuteagatik eta zorionak ematen dizkiegu hainbeste berri onengatik ere. Txano eta Oscarren saga handitzen doa, bai ale kopuruan, itzulpenetan eta merkatu berrietan. Informatzen jarraituko dugu...

Txano eta Oscar anaien Abenturak: Kristalezko kaiola liburuaren sinopsia

Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.

Gustuko dituzu animaliak?

Guri asko gustatzen zaizkigu, eta onartezina zaigu haiei tratu txarrak ematea. Eskolakoekin hiriko delfinariora egindako bisita batean, zerbait susmagarria ikusi genuen, eta ikertzea erabaki genuen.

Kontua da eskaintzen zuten ikuskizuna ez zela zirudien bezain xaloa eta polita, eta guk ekintzara pasatzea erabaki genuen. Animalia haiei nolabait lagundu behar genien.

Eta ustekabeko aliatu batzuek oso laguntza baliagarria eman ziguten.

Erreskatean parte hartu nahi? 

Txano eta Oscar anaien abenturen jatorria eta garapena

Txano eta Oscarren abenturak sagaren jatorrian, Julio Santosek eta bere familiak autokarabanan munduan zehar egin zuten hiru urteko bidaia dago.

2017ko urrian Txano eta Oscarren abenturen lehen bi liburuak argitaratu ziren (“Harri berdea” eta “Maxi operazioa”) euskaraz eta gaztelaniaz eta paper zein digital formatuetan. Ordutik hona zortzi liburu gehiago agertu dira, beste hizkuntza koofizialetara itzulirik.

Orain arte argitaratutako Txano eta Oscarren liburuak honakoak dira:

  • Txano eta Oscar 1 - La piedra verde / Harri berdea
  • Txano eta Oscar 2 - Operación Sabueso / Maxi operazioa
  • Txano eta Oscar 3 - El dragón de jade / Jadezko dragoia
  • Txano eta Oscar 4 - El secreto de los dogón / Dogon herriaren sekretua
  • Txano eta Oscar 5 - El conjuro escarlata / Konjuru eskarlata
  • Txano eta Oscar 6 - Los vecinos subterráneos / Lurpeko bizilagunak
  • Txano eta Oscar 7 - La tumba del emperador tigre / Lehen enperadorearen hilobia
  • Txano eta Oscar 8 - La doble águila / Arrano bikoitza
  • Txano eta Oscar 9 – Misión Aurora / Aurora Misioa
  • Txano eta Oscar 10 – La jaula de cristal / Kristalezko kaiola

Informazio gehiago 

Txano eta Oscarren abenturen liburuak 75 herrialde baino gehiagotan deskargatu dira eta, esan dugun moduan, zazpi hizkuntzatan irakurri daitezke jada: gaztelania (liburu guztiak), euskara (liburu guztiak), katalana (lehen sei liburuak), galiziera (lehen lau liburuak), ingelesa (lehen hiruak), portugesa (lehen zazpi liburuak) eta alemana (lehen hiru liburuak).

Liburu guztiak Latinoamerikan salneurri lehiakorrean eskuratu daitezke jada, eskaerapeko inprimatze bidez.

Txano eta Oscar bildumaren sare sozialetako profilak

Facebook: http://www.facebook.com/txanoyoscar

Instagram: http://www.instagram.com/txanoyoscar

Twitter: http://www.twitter.com/txanoyoscar

Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCEQVIUZWizJtSoquiPI8o_w/videos

Pinterest: https://www.pinterest.es/txanoyoscar