“Cuánto tiempo más llevará”, Juan Miguel Idiazábalen poema-liburu berria
- Xehetasunak
Juan Miguel Idiazábalen poema-liburu berria aurkezten dugu, "Cuánto tiempo más llevará", Niña Pez Ediciones argitaletxeak plazaratua.
Covid-19aren ondorioz Argentinan bizitako konfinamenduan zehar jaio den obra da honakoa. Bertan egile argentinarrak denboraldi horretan zehar esperimentatutako sentsazio eta sentimenduak, askorentzako ere gureak izan direnak, elkarbanatzen ditu eta ahotsa ematen die.
Liburua paperean eta digitalean argitaratu da eta Argentinatik kanpo eskuratu daiteke.
Plazaratze honi buruzko iritzia ematea eskatu diogu Juan Miguel Idiazábali, bai eta bere idazle ibilbidean liburu honek zer esan nahi duen azaltzea ere.
Galdera – Zer nabarmentzen duzu liburu honetan?
Erantzuna – Liburu berri honetan nire konfort gunetik pixkat urrundu nintzen,ez baitut begirada kritikoarekin idatzi ez eta gai sozialki eta politikoki kargatuei buruz ere. Argentitan derrigorrezko isolamendu sozialeko denboraldian zehar jaio zen liburu hau, hura denboraldi oso luzea izanik, ziurgabetasunez eta berri faltsuz eta desinformazioz josia, bai ofiziala bai eta oposizio politikotik zetorrena. Honek, Mar de Platan, nire jaioterrian eta bizi naizen tokian alegia, bizitzen ari genuena hitzetan bihurtzera eraman ninduen, eta gu bezala itxialdian zeuden pertsona askok izandako esperientziaren antzekoa izan zela iruditzen zait. Eta guk esaten dut, nik nire bikotearekin batera isolaturik egoteko zortea izan nuelako, baina beste pertsona batzuek ezer ez edo gauza gutxi egin zezaketen bakarrik 9 hilabetez. Liburuak ukitu esperimental txiki bat duten poema ugari aurkezten ditu, irakurlea deskontrakturatzeko asmoa duten oso gauza txikiak, esanahiz kargaturik egon daitezkeen bertso hauetan barna dabilen bitartean.
G – Zer esan nahi du honek niretzako egile moduan dudan nire bilakaeran?
E - “Cuánto tiempo más llevará” liburua sortzen jarraitzeko eta hazten jarraitzeko apustua izan zen. 2020 urteak oso aktibo aurkitu ninduen egile moduan, urte hartan zehar 2 liburu idatzi eta argitaratu ahal izan bainuen (“Esa partícula que llamas Dios” Halley Ediciones; eta "Lo que perdimos" Herensuge), eta nire hirikoa ez izanagatik ezagutzen ez ninduen argitaletxe bati beste lan bat aurkezteko aukera izatea, eta eskuizkribua zuzenketa gehiegirik gabe eta koma bat edo beste txikikeriaren bat aldatzeko gomendioak beste ezer gabe jada onartua izateak, honakoa bide zuzena dela esan nahi du. Idazten eta apustuan jarraitu behar dudala. Eta apustua bikoitza da, adierazteko bide honen aldeko apustuan jarraitu behar dudala uste baitut, baina horretaz gain nire konfort gunetik irteteko apustuan jarraitu behar dudala ere uste dut, geroz eta gehiago idatzi behar dudala.
Eskerrak ematen dizkiogu Juan Manuel Idiazábali poema-liburu honen aurrean bere sentsazioak gurekin elkarbanatzeagatik, eta arrakasta handiak opa dizkiogu.
Ediciones el Transbordador argitaletxeak Abel Amutxategiren “Su muerte, gracias” eleberria berrargitaratu berri du
- Xehetasunak
Gaurkoan Abel Amutxategiren “Su muerte, gracias” eleberriaren berrargitaratze apartaren berri ematen dizuegu.
Izenburua berehala hedatu zen 2016 urtean lehen aldiz plazaratu zenean, baina orain benetako luxuzko edizioan itzuli da: Carolina Mateuren hitzaurrearekin (sareetan eta bere streamer fazetan Carol Mola izenarekin ezaguna) eta azaleko ilustrazioa Marina Vidalen eskutik, honek ere Terry Pratchetten azalak berrasmatzen ari dituelarik bere katalanezko itzulpenentzako.
“Su muerte, gracias” eleberriak Samuelen istorioa kontatzen du, bere bizitza are eta gehiago hankaz gora ez jartzeko bere lehen bezeroa aurkitzea behar duen arrakastarik gabeko suizidio saltzailearena alegia. Tamalez, bezeroa aurkitzean, mundua suntsitzeko zorian jarriko du eta jada erretiraturik dagoen Heriotzak bakarrik izango da salbatzeko gai.
Abel Amutxategik berak “Su muerte, gracias” eleberriari buruz honakoa esaten digu: “Niretzako umorea hezkuntza masiborako tresna da. Gure egunerokoan bizitzera beharturik gauden inkongruentzien gainean kontzientzia hartzen laguntzen digun lupa bat alegia. Bere langileak estutzen dituen bitartean haien ongizatean arreta jartzen dutela dioten enpresetatik, edertasun mota guztiak, itsusia ez bazara, onartzen dituzten arropa marketaraino, gu geu esaten dugunarekin kontsekuenteak ez garen une horietatik guztietatik pasatuz. Gatazka horietako batzuk konpon ditzakegu, beste batzuekin ordean elkarrekin bizitzea beste aukerarik ez dugularik. Dena delakoa, umoreak horiek identifikatzen lagunduko digu eta hoberen deritzogun moduan jardutera ere. Eta izan ere, beti da komenigarria jakitea noraino dagoen pitzaturik zapaltzen ari dugun zorua. Ahal bada, oinen azpian apurtu baino lehen”.
Su muerte, gracias erritmo biziko komedia fantastikoa da. Norberak bere burua onartzea beste aukerarik ematen ez duen ispilu deformatzaile bat. Baina beste ezeren gainetik, erlojuaren kontrako lasterketa sutsua da: lortuko al du Samuelek beranduegi izan baino lehen eragin duen nahaste-borrastea konpontzea?
Eleberriaren fitxa esteka honetan kontsulta dezakezu eta liburuaren lehen orrialdeak hemen dituzu eskuragai.
“Arrano bikoitza” eskuragarri dago jada, Txano eta Oscarren Abenturen zortzigarren alea, Julio Santos eta Patricia Pérezen eskutik
- Xehetasunak
Txano eta Óscarren Abenturen saga aurrera doa, Julio Santosek idatzia eta Patricia Pérezen ilustrazioekin.
Bildumaren zortzigarren alea eskuragarri dago jada, "Arrano bikoitza" izenburuarekin, gazteleraz, euskaraz, katalaneraz eta galizieraz. Abentura berriak iristear daude.
Patricia Pérez eta Julio Santos beraiek izatea nahi izan dugu abentura berri honi buruz hitz egiteko arduradunak, bai eta egile moduan izandako bilakaerari buruz eta haien hurrengo proiektuei buruz ere. Eta honakoa da kontatu digutena.
“Arrano bikoitza”
“Txano eta Oscarren abentura guztiak zortzigarren liburura arte (plazaratu berri duguna), udako oporretan zehar garatzen dira. Modu honetan, azken liburu honek (Arrano bikoitza) aro amaiera dakar, bai pertsonaientzako bai eta guretzako ere. Haiei oporrak amaitu zaizkie eta behin ikastetxean hastean, etxekolanekin, azterketekin... abenturak bizitzen jarraitu ahalko dutenaren gaineko zalantzak dituzte. Guretzako inflexio puntu garrantzitsua izan da ere, bederatzigarren liburutik aurrera ikastetxea lagun talde osoaren bizitzan sartu beharko dugulako. Zortzigarren liburu hau gainera, autobiografikoena da, lagun talde guztiak oporretako azken egunak Txano eta Oscarren aitona-amonen herrian biziko dituztelako eta horrek gure haurtzaroko eszenatokietara eramaten gaitu, orain gure seme-alabekin bizi dugun moduan. Liburuaren zati handi bat, gure aitona-amonen herrietan haurrek pasatzen zituzten udei omenaldia da”.
Proiektu bital, pertsonal eta profesionala
“Bildumari gaineratzen diogun liburu berri bakoitzarekin, argitalpen proiektu pertsonal bat eta gure bizimodu bihurtu nahi dugun ogibide bat aldarrikatzen ditugu, eta irakurtzen gaituzten gazteen aldetik jasotzen dugun erantzunak aurrera jarraitzen laguntzen gaitu”.
Hurrengo atalak
“Hurrengo helburu hurbilena, bederatzigarren liburua Eguberrietarako argitaratzea da eta epe ertainera, 12 liburuko lehen denboraldi batera iristea eta sagako pertsonaia baten spin-off bat egitea”.
Juan Manuel Uríak haurtzaroa den espazio propio esentzial horretan barna maiz sartzera gonbidatzen gaitu “Infancia es lugar” bere obra berrian
- Xehetasunak
Juan Manuel Uríaren obra berria aurkeztu dugu, “Infancia es lugar” izenburua daramana eta Cypress Cultura argitaletxeak plazaratua.
Bertan poeta, aforismogile eta artista plastiko errenteriarrak haurtzaroa espazio moduan, jarrera moduan, munduan egoteko moduan ikustera gonbidatzen gaitu, eta toki garbi hori (ber)bisitatzera eta horretan barna maiz sartzera motibatzen gaitu ere, gure esentziaren zati baita.
“Normalean haurtzaroa garai moduan ikusten badugu, nik espazio moduan ulertzen dut. Horregatik ‘Infancia es lugar’ izenburua. Garai moduan nostalgiaren edo oroimenaren bidez itzul gaitezke bakarrik; baina toki moduan ulertzen badugu, modu ezberdinen bitartez berehala itzul gaitezke, horietako bat -baina ez bakarra- sormena delarik. Niretzako oso liburu esentziala da, haurtzaroa, haurra, nire obra osoaren gai zentraletako bat baita”. Hitz hauekin, Juan Manuel Uríak obra honen zergatia eta izenburu honen zergatia azaltzen dizkigu.
Sebastián Urosekin mintzatu gara bere azken obrari buruz: “Una trama jodidamente perfecta”
- Xehetasunak
Sebastián Urosen obra berria eskuragarri dago jada, “Una trama jodidamente perfecta” izenburua daramana eta Avant Argitaletxearekin plazaratua. Bertan gure herrialdeko ustelkerian sakontzen da, errealitatea eta fikzioa nahasiz.
Obra hau sakontasun handiagoarekin ezagutu nahi izan dugu, haren inguruan eta bere sorkuntza eta argitalpen prozesuari buruz bere egilearekin mintzatuz.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiogu Sebastián Urosi gure galderei erantzuteagatik eta arrakasta handia opa diogu obra honekin.
Jarraian elkarrizketa uzten dizuegu.