Juan Manuel Uríaren obra berria aurkeztu dugu, “Infancia es lugar” izenburua daramana eta Cypress Cultura argitaletxeak plazaratua.  

Bertan poeta, aforismogile eta artista plastiko errenteriarrak haurtzaroa espazio moduan, jarrera moduan, munduan egoteko moduan ikustera gonbidatzen gaitu, eta toki garbi hori (ber)bisitatzera eta horretan barna maiz sartzera motibatzen gaitu ere, gure esentziaren zati baita.

“Normalean haurtzaroa garai moduan ikusten badugu, nik espazio moduan ulertzen dut. Horregatik ‘Infancia es lugar’ izenburua. Garai moduan nostalgiaren edo oroimenaren bidez itzul gaitezke bakarrik; baina toki moduan ulertzen badugu, modu ezberdinen bitartez berehala itzul gaitezke, horietako bat -baina ez bakarra- sormena delarik. Niretzako oso liburu esentziala da, haurtzaroa, haurra, nire obra osoaren gai zentraletako bat baita”. Hitz hauekin, Juan Manuel Uríak obra honen zergatia eta izenburu honen zergatia azaltzen dizkigu. 

"Infancia es lugar" liburuaren sinopsia

Liburu honetan, haurtzaroa espazio existentzial propio moduan jabetzearen inguruko hausnarketa egiten du egileak, adina dena delakoa ere.

Juan Manuel Uriak ez du haurtzaroa hautematen: bertan bizi da, edo gutxienez, bertan maiz sartzen da, eta bereziki sortzen ari denean. Izan ere, gizakiak hitzaren, trazuaren, egiaren jatorrian pertseberatzeko erabili dezakeen -beharko lukeen!- giltza orokorra izan beharko luke arteak: Artean haur (ber)egiteak, hortaz, denboraren kontzeptu lineala, parrizida gainditzea ahalbidetzen digu -berriena onena da-, beste mitiko, zirkular bat berrezartzeko, horri esker gizatiarra dena jaiotzen den iturburuari lotuta jarraituz... eta aldi berean berpiztuz, mantenduz, ez beti gazte (perspektiba izugarria!), jaio berri baizik, goiztiri: iturria bezain arrazoizkoa, morroia bezain apala.

Goza ezazu, irakurle, proposamen honekin: imajinatu ere ezin dezakezun tokira eraman zaitzaket: lurralde horretara, hain garbia dena, sortuak izan ginen denborarik gabekoa, eta inoiz abandonatu beharko ez genukeena.