Txano eta Óscarren Abenturen saga aurrera doa, Julio Santosek idatzia eta Patricia Pérezen ilustrazioekin.

 Bildumaren zortzigarren alea eskuragarri dago jada, "Arrano bikoitza" izenburuarekin, gazteleraz, euskaraz, katalaneraz eta galizieraz. Abentura berriak iristear daude. 

Patricia Pérez eta Julio Santos beraiek izatea nahi izan dugu abentura berri honi buruz hitz egiteko arduradunak, bai eta egile moduan izandako bilakaerari buruz eta haien hurrengo proiektuei buruz ere. Eta honakoa da kontatu digutena.

“Arrano bikoitza”

“Txano eta Oscarren abentura guztiak zortzigarren liburura arte (plazaratu berri duguna), udako oporretan zehar garatzen dira. Modu honetan, azken liburu honek (Arrano bikoitza) aro amaiera dakar, bai pertsonaientzako bai eta guretzako ere. Haiei oporrak amaitu zaizkie eta behin ikastetxean hastean, etxekolanekin, azterketekin... abenturak bizitzen jarraitu ahalko dutenaren gaineko zalantzak dituzte. Guretzako inflexio puntu garrantzitsua izan da ere, bederatzigarren liburutik aurrera ikastetxea lagun talde osoaren bizitzan sartu beharko dugulako. Zortzigarren liburu hau gainera, autobiografikoena da, lagun talde guztiak oporretako azken egunak Txano eta Oscarren aitona-amonen herrian biziko dituztelako eta horrek gure haurtzaroko eszenatokietara eramaten gaitu, orain gure seme-alabekin bizi dugun moduan. Liburuaren zati handi bat, gure aitona-amonen herrietan haurrek pasatzen zituzten udei omenaldia da”.

Proiektu bital, pertsonal eta profesionala

“Bildumari gaineratzen diogun liburu berri bakoitzarekin, argitalpen proiektu pertsonal bat eta gure bizimodu bihurtu nahi dugun ogibide bat aldarrikatzen ditugu, eta irakurtzen gaituzten gazteen aldetik jasotzen dugun erantzunak aurrera jarraitzen laguntzen gaitu”.

Hurrengo atalak

“Hurrengo helburu hurbilena, bederatzigarren liburua Eguberrietarako argitaratzea da eta epe ertainera, 12 liburuko lehen denboraldi batera iristea eta sagako pertsonaia baten spin-off bat egitea”.

“Arrano bikoitza” liburuaren sinopsia eta booktrailerra

Oporren amaiera bizkor hurbiltzen ari zen gure aitona-amonen herrian egun batzuk pasatzen ari ginen bitartean.

Badakizu..., denbora asko lagunekin eta lasaitasun handia. Edo hori zirudien.

Gau batean, ezkutaketara jolasten ari ginen bitartean, eroria zegoen ukuilu batean ahaztutako eguneroko bat aurkitu genuen.

Hura irekitzean, izen bat, esaldi bat eta misterio bat aurkitu genituen.

Hiru egun eman genituen misterioari irtenbidea aurkitzeko, baina azkenean egunkarian agertu ginen.

Ausartuko al zara abenturak gurekin bizitzen?

”Arrano bikoitza” liburuaren booktrailerra

Txano eta Oscarren abenturei buruz

Txano eta Oscarren abenturak haurrentzako liburu bilduma errealitate bihurturiko ametsa da bere egileentzako (Patricia Pérez ilustratzailea eta Julio Santos idazlea), haiek beraiek elkarrekin sortutako Xarpa Books argitaletxe txikiaren bidez plazaratu dutelarik, horrela haien obren argitalpen prozesu osoarengan pertsonalki parte har dezaketelarik.

Horretarako beste sektoreetan oso ohikoa den negozio eredua aplikatu diote haurrentzako literaturari: freemium. Modu honetan, bilduma erosi aurretik probatzeko aukera ematen diete haien balizko irakurleei, lehen bi liburu osoak ePUB edo PDF formatuetan doan deskargatzeko aukera emanez.

Estrategia honekin 500.000 deskarga baino gehiago lortu dituzte jada 50 herrialde baino gehiagotan eta  4.000 erreseina baino gehiago dituzte ere, 5etik 4,5eko balorazioarekin.

Txano eta Oscarren abenturak sei hizkuntzatan daude eskuragarri: gaztelania, euskara, katalana, galiziera, ingelesa eta portugesa (liburu guztiak ez daude hizkuntza guztietan).