Gaurkoan Abel Amutxategiren “Su muerte, gracias” eleberriaren berrargitaratze apartaren berri ematen dizuegu.

Izenburua berehala hedatu zen 2016 urtean lehen aldiz plazaratu zenean, baina orain benetako luxuzko edizioan itzuli da: Carolina Mateuren hitzaurrearekin (sareetan eta bere streamer fazetan Carol Mola izenarekin ezaguna) eta azaleko ilustrazioa Marina Vidalen eskutik, honek ere Terry Pratchetten azalak berrasmatzen ari dituelarik bere katalanezko itzulpenentzako.

Su muerte, gracias” eleberriak Samuelen istorioa kontatzen du, bere bizitza are eta gehiago hankaz gora ez jartzeko bere lehen bezeroa aurkitzea behar duen arrakastarik gabeko suizidio saltzailearena alegia. Tamalez, bezeroa aurkitzean, mundua suntsitzeko zorian jarriko du eta jada erretiraturik dagoen Heriotzak bakarrik izango da salbatzeko gai.

Abel Amutxategik berak “Su muerte, gracias” eleberriari buruz honakoa esaten digu: “Niretzako umorea hezkuntza masiborako tresna da. Gure egunerokoan bizitzera beharturik gauden inkongruentzien gainean kontzientzia hartzen laguntzen digun lupa bat alegia. Bere langileak estutzen dituen bitartean haien ongizatean arreta jartzen dutela dioten enpresetatik, edertasun mota guztiak, itsusia ez bazara, onartzen dituzten arropa marketaraino, gu geu esaten dugunarekin kontsekuenteak ez garen une horietatik guztietatik pasatuz. Gatazka horietako batzuk konpon ditzakegu, beste batzuekin ordean elkarrekin bizitzea beste aukerarik ez dugularik. Dena delakoa, umoreak horiek identifikatzen lagunduko digu eta hoberen deritzogun moduan jardutera ere. Eta izan ere, beti da komenigarria jakitea noraino dagoen pitzaturik zapaltzen ari dugun zorua. Ahal bada, oinen azpian apurtu baino lehen”.

Su muerte, gracias erritmo biziko komedia fantastikoa da. Norberak bere burua onartzea beste aukerarik ematen ez duen ispilu deformatzaile bat. Baina beste ezeren gainetik, erlojuaren kontrako lasterketa sutsua da: lortuko al du Samuelek beranduegi izan baino lehen eragin duen nahaste-borrastea konpontzea?

Eleberriaren fitxa esteka honetan kontsulta dezakezu eta liburuaren lehen orrialdeak hemen dituzu eskuragai.