Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

AEE/EIE-k “Seguir Creando en Digital” plataformaren eskaerarekin bat egin du, Merkatu Digital Bakarrean egile eskubideei buruzko Direktibaren transposizioari dagokionez

Xehetasunak
05 Azaroa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 05 Azaroa 2021

Euskadiko Idazleen Elkarteak, beste 45 egile elkarte baino gehiagorekin batera, besteak beste kazetariak, argazkilariak, idazleak, gidoilariak, itzultzaileak, konpositoreak, artista interpretzaile edo gauzatzaileak, “Seguir Creando en Digital” plataformarekin bat egin du, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroari jakinarazteko, Merkatu Digital Bakarrean egile eskubideei buruzko Direktibaren transposizioaren tramitazioan parlamentu talde guztiei aurkako botoa eskatuko diela.

Informazio gehiagorako irakurri atxikitutako testua

Gehiago irakurri: AEE/EIE-k “Seguir Creando en Digital” plataformaren eskaerarekin bat egin du, Merkatu Digital...

Idoia Amo eta Eva M. Solerren obra berria: “Sin lluvia no hay arcoiris”, amodiozko eleberri onenari saria "International Latino Book Awards" sarietan

Xehetasunak
20 Uztaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Azaroa 2021

Duela hilabete eskas  Eva M. Soler eta Idoia Amoren obra berri bat aurkeztu genuen: "Ángeles en la ruta 66". Gaur bikote literario honen beste nobedade bati buruz hitz egingo dizuegu. "Sin lluvia no hay arcoíris" du izenburua eleberri tropikal, zaporetsu eta erakargarri honek, Mediaset taldeko Mil Palabras & + Woman argitaletxeak plazaratu duelarik. 

2022ko Uztaileko eguneratzea: Obra honek ohorezko aipamena jaso du amodiozko eleberri hoberen moduan "International Latino Book Awards" sarietan. Nazioarteko aitorpen honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Proiektu berri honi buruz aritu gara hizketan bere egileekin. Honakoak dira haien erantzunak:

Galdera – Hitz egiguzue “Sin lluvia no hay arcoiris” eleberriari buruz. Liburu honetan aurkituko duguna laburbildu al dezakezue?

Erantzuna – Komedia, amodioa, adiskidetasuna, paradisu sinestezinak eta gure libururik hot-enetako bat da, hortaz eszena lizunen bat edo beste baita ere ;-) Asko dagoen gauzetako bat flamenkoak dira, baina hori zergatik den jakiteko, irakurri beharra duzue jajajaja

G – Zer eragin izan du istorio honek zuengan? Eta Mil Palabras &+ Woman eta Mediaset-ekin lankidetzak?

E – Oso emozionaturik eta eskerturik gaude eman diguten aukerarekin, guretzako erakuslehio handia dela uste dugu eta jende askori iristea espero dugu. Asko dibertitu gara eleberria idazten eta dokumentazioa egiten, bereziki bidaiatzeko ditugun gogoekin, orain zailagoa den une honetan gainera. Espero dezagun egunen batean in situ dokumentatzeko aukera edukitzea!

G – 7 urte daramatzazue lau eskutara idazten eta 30 obra inguru dituzue. Nolako bilakaera izan du elkarrekin idazteko zuen moduak?

E – Hain zuzen ere, 30 egingo ditugu orain! Gezurra dirudi, hasi ginenean esan izan baligute, ziurrenik esajerazio bat irudituko litzaiguke. Zure galderari erantzunez, bilakaera izan dugu, bai. Lehen iparrorratz moduan idazten genuen gehiago, marraztutako ideia batzuk eta ezer gutxirekin. Orain dena askoz gehiago planifikatzen dugu, istorio bakoitzerako eskaleta bat sortzen dugu aurretik, pertsonaien fitxa batzuk eta jarraitu beharreko pauta batzuk. Modu honetan, askoz ere azkarrago goaz eta errazagoa da blokeoak ekiditea.

G – Duela hilabete eskas “Ángeles en la ruta 66” plazaratu zenuten. Istorio gehiago al dituzue proiektu fasean?

E – Gutxi batzuk! Gutxienez hemendik bi urtera eleberriak idazteko eta argitaratzeko planifikazio oso bat dugu, beti gertatzen baitzaigu eskema bat egin eta ondoren ideia berriak irteten direla bidean. Hortaz, denboraldi baterako Idoia eta Eva dago ,-)

Asko pozten gaitu Idoia eta Evaren istorioekin gozatzen jarraituko dugula jakiteak. Denbora tarte hau eskaini izana eta bere inpresioak gurekin elkarbanatu izana eskertzen diegu. Eta obra honek poztasun handiak ekartzea opa diegu. Obra berrien esperoan geratuko gara... 

Gehiago irakurri: Idoia Amo eta Eva M. Solerren obra berria: “Sin lluvia no hay arcoiris”, amodiozko eleberri...

Irazoki presenta "Palabra de árbol", una antología de sus poemas (2)

Xehetasunak
02 Azaroa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Azaroa 2021

"Palabra de árbol" aurkezten dugu, Francisco Javier Irazoki idazlearen olerkien bilduma, bere egileak berak hautatuak eta Ediciones Hiperion argitaletxearen eskutik plazaratua.  Antologia poetiko honek ehun eta zazpi olerki jasotzen ditu (hogeita bi bertsotan eta laurogeita bost prosan), Irazokik berak hautatuak.

“Palabra de árbol” Donostian aurkeztu zen, pasa den urriaren 25ean, Koldo Mitxelena egin zen Roberto Herrerorekin elkarrizketan;  Iruñeko Walden liburu dendan, urriaren 28an, Oskar Alegríarekin solasaldian, eta Lizarrako Liburutegian, urriaren 29an, Angel de Miguelekin egindako elkarrizketan. Aurkezpen erronda hau datorren larunbatean amaituko da, azaroak 6, Lesakako Kultura Etxean, 18:30etan, Zaza Rodríguezekin egingo den solasaldian.

Irazoki berari eskatu diogu obra hau bere hitzekin azal diezagun. Hauek dira bere hitzak: “Idatzi ditudan orrialde guztiak nire egiten ditut. Horietako bakoitzean nire egia pertsonal txikia edo ez hain txikia jarri dut. Batzuetan nahasirik bilatu nuen adierazteko modua, baina buru argitasuna sustantzia bakar moduan inoiz ez zen nahikoa izan.

Denbora pasa ondoren, ez ditut nire lehentasunak ezkutatzen. Hemen ehun eta zazpi olerki hautatu ditut (hogeita bi bertsotan, laurogeita bost prosan), eta agian multzoko ederrenak izan ez arren, nire egungo gustura hoberen egokitzen direnak dira. Edozein esperientzia intimo eta sakon adierazten duten konposizioek lehentasuna duten hautaketa honetan.

Prosazko testu ugari dago. Laurogeita hamarreko hamarkadatik, poesia sortzeko nire modurik libreena islatzen dute.

Nire bederatzi olerki bildumek ordezkaritza edukitzea nahi izan dut. “Música incinerada” liburuko olerkiak sartu ditut, oraindik amaitu gabe dagoen liburua izan arren”.

Eskerrak ematen dizkiogu Francisco Javier Irazokiri antologia honengatik eta bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik ere, eta bere proiektu guztiekin arrakasta handia opa diogu.

Gehiago irakurri: Irazoki presenta "Palabra de árbol", una antología de sus poemas (2)

Txusmi Saezek “Chistes confitados” aurkezten digu, umorez beteriko familia proiektu bat

Xehetasunak
28 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Urria 2021

Txusmi Sáezen azken liburua aurkezten dizuegu, konfinamenduan bere semeekin batera ekin zion familia proiektu eder bat, bizi ditugun une asaldatu hauetan umore eta elkartasun handia jarriz.

Txusmiri berari eskatu diogu “Chistes confitados” liburuari buruz hitz egin diezagun: “Batzuetan proiektu bereziak sortzen dira eta hau horietako bat da. Pandemia eta konfinamendua izan ditugun azken urte eta erdi luzean zehar nire semeekin batera liburu bat sortzea erabaki nuen, horrela denbora pixkat aprobetxatzeko eta hiruron artean zerbait egiteko, denboran iraungo duen zerbait. Umorea jorratzea erabaki genuen, inguruan genuen egoera penagarriaren ordez, eta Lehen Hezkuntza amaierako eta DBH hasierako ikastetxeetako patioetan ahoz-aho dabiltzan 500 txiste biltzea erabaki genuen. Horrela jaio da “Chistes confitados” liburua, Alexandra Rudinaren ilustrazioekin  osatu dudan ideia dibertigarria, Amazon-en eskuragarri dagoelarik 8 euro baino gutxiagoan azal bigunarekin, 12 eurotan azal gogorrarekin eta 2,99 eurotan digitalean, bai eta Gasteizko Ayala liburu dendan ere. 8 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei oparitzeko opari aparta, bai eta izpiritu gaztea duen eta barre pixkat egin egin nahi duen edonori oparitzeko.

Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi liburu berezi hau gurekin elkarbanatzeagatik eta pandemia garai honetan irribarreak jartzeagatik.

Gehiago irakurri: Txusmi Saezek “Chistes confitados” aurkezten digu, umorez beteriko familia proiektu bat

Luis A. Bañeres “Ahí te queda el muerto” bere azken eleberriari buruz mintzatu zaigu

Xehetasunak
26 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urria 2021

Luis A. Bañeres gure bazkideak bere azken eleberria aurkeztu digu, "Ahí te queda el muerto", inor epel utziko ez duen komedia beltza.

Obra Guante Blanco Argitaletxeak argitaratu du eta urriaren erdialdiaz geroztik dago salgai.

Luis A. Bañeres berak obra honi buruz hitz egitea nahi izan dugu eta elkarrizketa txiki bat egin diogu:

Galdera – Zer nabarmenduko zenuke gehien “Ahí te queda el muerto” eleberritik?

Erantzuna – Niretzako lehen aldiz, komedia beltza da, areagotzen doan intentsitatearekin; euskaldunok “emandako hitzarengatik” egiteko gai garenaren karikatura bat, aldi berean narratzailea ere (ia) hiltzen den oztopo lasterketa bizi baten ildo nagusia delarik, baina odol tanta bakar bat ere isuri gabe. Elkarrizketa zorrotzak, atzealdeko kritika soziala, eta erabateko norberekoikeria ezkutatzen duen  kristalezko solidariotasunaren itxura eman nahi duen gizarte baten ispilua.

G – Zein uste duzu dela egile moduan izandako bilakaera zure azken obraren (Flop!) eta honen artean?

E- “Flop!” publiko oso lokal batentzat idatzi zen. Eleberri freskoa da, atsegina eta, gainontzekoak bezala, oso balore gutxiko gizarte baten karikatura egiten duena gainera. Inbasore estralurtarren figura desmitifikatzen du, guregandik askoz ere antzekoagoak bihurtuz.

“Ahí te queda el muerto” genero beltzeko nire lehen rounda da, eta orain arte nire eleberrien ezaugarri izan dire karikatura, surrealismoa eta “umore propioa” mantentzen ditu, horrela irakurleak, berriro ere, bere arazoak une batez ahaztu ditzan, besteen arazoekin gozatuz, hori izanik gizakien bereizgarri amankomunena.

G – Zein literatura proiektu berri dituzu buruan?

Nire liburu guztiek bigarren zati baterako irteera ate bat dute. Azken honek duen harreraren araberakoa izango da nire hurrengo eleberriaren norabidea.

Eskerrak ematen dizkiogu Luis A. Bañeresi bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik, arrakasta handia opa diogu eleberri honekin eta literatura proiektu berrien zain egongo gara.

 

Gehiago irakurri: Luis A. Bañeres “Ahí te queda el muerto” bere azken eleberriari buruz mintzatu zaigu

Página 17 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio