Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

“Una ciudad del norte” Pedro Ugarteren obra berriro argitaratu ondoren bere egilearekin mintzatu gara

Xehetasunak
21 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Urria 2021

Sloper argitaletxeak Pedro Ugarteren "Una ciudad del norte" berriro argitaratu du.

Obra hau 1999an argitaratu zen lehen aldiz eta orain zaharberriturik itzuli da: Bartolomé Seguíren azal berriarekin eta bere egileak zeharo berrikusi eta zuzendu duen testu batekin.

Berrargitalpen honi buruz Pedro Ugarterekin mintzatu gara eta hauek dira bere hausnarketak.

Galdera – Zer aurkituko dugu, eleberri hau irakurri aurretik?

Erantzuna - “Una ciudad del norte” umore beltzez jantzitako eleberria da baina izkutuko malenkonia bat gordetzen du. Kontrapuntu hori liburu osoan zehar mantentzen da. Harreman pertsonaletan gatazkak dira argumentuaren nerbioa, baina bertan euskal errealitate gatazkatsua agertzen da ere, indarkeriak gurutzatua, bai eta iparraldetarraren aldeko apustua egiten duen hausnarketa estetikoa ere (euria, hotza...) hegoaldeko edertasunaren aurretik, beti eguzkiak, argiak eta beroak gidatua.

G – Hitz egiguzu berrargitalpen honi buruz, nola sortu da eta zergatik egiten da orain?

E - “Una ciudad del norte” 1999an argitaratu zen baina, inguruabar ezberdinengatik, nahiko mugatua izan zen bere hedapena: galdurik geratu zen, ekin nien beste argitalpen proiektuen artean. Duela bi urte, pandemia baino lehentxeago, Román Piña ezagutu nuen, Sloper-eko editorea. Haiekin kolaboratzeko aukera eskaini zidan, nik orduan “Una ciudad del norte” eskaini nuen eta akordio zoriontsu batera iritsi ginen. Egia esan Sloper-ek oso ongi argitaratzen du eta Bartolomé Seguíren azalak leialki islatzen du eleberriaren izpiritua.

G – Zer sentsazio eragiten dizkizu lehen aldiz pasa den mendean agertu zen eleberri honek? Zer izan zen orduan zuretzako eta nola ikusten duzu denbora igaro ondoren?

E – Berrinprimatu eta berrargitaratzearen artean funtsezko ezberdintasunak daude. Berrinprimatzea erosoa eta pozgarria da: editoreak hots egiten dizu ale gehiago inprimatzera doala esateko, salmentak ongi joan baitira. Fenomeno horri berrargitaratu deitzen diogu, baina ez da hala: hori berrinprimatzea da. Berrargitaratzea orain “Una ciudad del norte” eleberriarekin egin duguna da: Liburuari berriro heldu, azal berri bat asmatu, testua zeharo berrikusi eta liburua, akaso, pixka bat hobetzen saiatu. Kasu honetan gainera, bi hamarkada baino gehiago igaro dira bere lehen ediziotik. Liburua zorroztasun askorekin zuzendu dut baina, egiten nuen bitartean,lehen aldiz idatzi zuen idazle harengan ez nion pentsatzeari uzten, ni baino askoz ere gazteagoa eta, zenbait gauzatan, hain ezberdina.

G – Zein paper jokatzen dute umoreak eta ironiak obra honetan eta zure ibilbide literarioan?

E – Nire idazketan ironia oso garrantzitsua zen. “Una ciudad del norte” eleberrian ironia askotxo dago eta, maiz, umore argiagoa eta zaratatsuagoa. Denborarekin, nire istorioetan umorearen presentziak behera egin du, baina eleberri hau erabiltzea atsegin nuen garai batekoa da. Zentzu horretan, “Una ciudad del norte” eleberriak gauza ezberdinen gainean hausnartzera gonbidatzen du irakurlea, baina irribarre batekin egin dezan nahi du ere.

Eskerrak ematen dizkiogu Pedro Ugarteri berrargitalpen hoben aurrean bere sentsazioak gurekin elkarbanatzeagatik eta obra honekin eta aurreikusten dituen beste proiektuekin arraska handiak opa dizkiogu.

 

Gehiago irakurri: “Una ciudad del norte” Pedro Ugarteren obra berriro argitaratu ondoren bere egilearekin mintzatu...

Fernando Maríasek “Arde este libro” aurkeztu digu, obra autobiografiko eta hunkigarri bat

Xehetasunak
19 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Urria 2021

 

Berriki Fernando Marías idazlearen "Arde este libro" lana plazaratu da. Obra autobiografiko eta hain garratz bezain eder eta hukigarri hau Alrevés etxeak argitaratu du.

Obra hunkigarri hau Fernando Marías berak bere hitzekin aurkeztea nahi izan dugu: “ ‘Arde este libro’ nire libururik hoberena eta txarrena da, hori da nire ustez definiziorik zehatzena. Idatzi dudan hoberena da, baina bere istorio krudela benetakoa da eta batzuetan pentsatu dut hobe litzatekeela istorio hori ez gertatzea, horrekin nire libururik hoberena idatziko ez nukeen arren.

2012ko abuztuan istorio hau kontatzeko ideiari bueltaka nenbilen. Verónica, bere protagonista, oraindik bizirik zegoen Marseillan, nahiz eta zoritxarreko egoeran bizi. Baina ez nekien nola hasi, bueltak ematen nenbilen, ondoren ezabatzen nituen parrafoak idazten nituen... Hil zen egunean, abuztu horretan, bere ahizpak heriotza gertatu ondoren dei egin ninduen eta nire eleberri bat eskuartean zuela erraustu zutela esan zidan, nire lehen eleberriarekin, biontzako hainbeste esanahi zuena alegia.

Orduan hasi zen liburu honen idazketa. Altxatu eta “Nire eleberri bat eskuartean erraustu zintuzten. Horregatik idazten dut liburu hau”  esaldia idatzi nuen ordenagailuan eta artxiboa gorde nuen. Marseillatik jaso nuen dei hura pasatzen utzi ezin nezakeen gonbidapen bat iruditu zitzaidan. Gutxitan esaten dizu bizitzak hain argiki: Idatzi.

Gero asko luzatu nintzen, tarte horretan La isla del padre idatzi nuen ere. Baina buruko prozesua ez zen une bat ere gelditu bederatzi urte horietan”.

Emozioz beteriko inpresio hauek gurekin elkarbanatzea eskertzen diogu Fernando Maríasi. Eta hain pertsonala eta gordintasunez eta sentikortasunez beteriko obra honekin arrakasta handia opa diogu.

 

Gehiago irakurri: Fernando Maríasek “Arde este libro” aurkeztu digu, obra autobiografiko eta hunkigarri bat

Mónica García Saizen “Polos opuestos” lana formatu digitalean irten da salmentara, Wattpad-en izandako harrera onaren ondoren

Xehetasunak
15 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Urria 2021

Pasa den irailaren 30ean Mónica García Saizen "Polos opuestos" eleberria plazaratu zen. Wattpad-en 14,3 milioi bisita lortu dituen komedia erromantiko hau formatu digitalean argitaratu dute orain Penguin taldeko Selecta zigilupean. 

Istorio honek eta eta bere argitalpenak Mónica Garcíarentzako duen garrantzia jakin nahi izan dugu: “Eleberri hau idatzi dudan bereziena da, lehena baita. Maddie eta Eric 2013 urteaz geroztik daramate nirekin, orduan hasi bainintzen istorioa idazten. Digitalean atera izana esperientzia bikaina da eta argitaletxeari eskerrak eman nahi dizkiot aukera hau eman izanagatik. «Polos opuestos» lehen amodioari buruz hitz egiten digu, institutuko erromantzeari buruz, heldu bilakatzearen emozioei buruz, ametsak eduki eta ezinezkoak diruditen arren horiek jarraitzearen garrantziari buruz, eta beti norbera izateari buruz. Wattpaden pasa den urtera arte egon dela argitu nahi dut, bertan irakurleen aldetik oso harrera ona izan duelarik. Ez nukeen uste 14 milioi bisita edukiko zituelarik, hain biral bihurtuko zenik eta nire irakurleengan hainbesteko eragina edukiko zuenik”.

Eskerrak ematen dizkiogu Mónica García Saizi eleberri honek berarentzako duen garrantzia eta bere argitalpenak dakarkion poza gurekin elkarbanatzeagatik. Arrakasta handiak opa dizkizugu obra honekin eta uneotan eskuartean dituzun proiektuekin.

Gehiago irakurri: Mónica García Saizen “Polos opuestos” lana formatu digitalean irten da salmentara, Wattpad-en...

“Inglaterra” aurkezten dugu, Migel González San Martínen liburu berria

Xehetasunak
13 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Urria 2021

 

Irailaren 22tik  Miguel González San Martínen azken liburua eskuragarri dago. "Inglaterra" da bere izenburua,  Pepitas de Calabaza argitaletxeak plazaratu duelarik kontakizun liburu hau.

Obra berri honetan egileak bederatzi ipuin jasotzen ditu, Pobeña, “Habana” eta 1937an 4.000 haur ingururi eragin zion eta belaunaldi bat eraldatu zuen exodoarekin harremana dutenak.

Pasa den irailaren 27an egileak berak bere obra berria aurkeztu  zuen Bidebarrietako liburutegian.

Ekitaldia berriro ikusteko aukera duzue esteka honetan.

Gehiago irakurri: “Inglaterra” aurkezten dugu, Migel González San Martínen liburu berria

Idoia Amo eta Eva M. Solerek bere azken obra aurkeztu digute: “Ángeles en la ruta 66”

Xehetasunak
07 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Urria 2021

 

Pasa den irailaren 27an  Eva M. Soler eta Idoia Amoren azken eleberria plazaratu zen. Obrak "Ángeles en la ruta 66" darama izenburu moduan eta paperean zein digitalean argitaratu du  Ediciones Kiwi argitaletxeak.

Nobedade literario honen aurrean bere egileek edukitako sentsazioak gurekin elkarbanatzea eskatu diegu:

“Idoia Amoren hitzetan, eleberri hau Route 66’’ ibilbidea egiten duen road trip bat da. “Irakurri dutenek diotenez, ohikoa ez den eleberri bat da. Bi influencer lehiatzen diren reality show bati buruz hitz egiten du eta ziurrekin, benetan egingo balitz, arrakasta borobila izango litzateke. Ediciones Kiwi-rekin egiten dugun gure bigarren eleberria da eta oso pozik gaude haiekin berriro argitaratzearekin eta liburua liburu-denda guztietan egoteko aukera edukitzeagatik”. 

Idoia Amori bere inpresioak gurekin elkarbanatzea eskertzen diogu, obra honek arrakasta eta poztasun handiak ekartzea opa diogu eta aurki Eva M. Soler eta Idoia Amo lanean ari diren proiektuen berri edukitzea espero dugu.

Gehiago irakurri: Idoia Amo eta Eva M. Solerek bere azken obra aurkeztu digute: “Ángeles en la ruta 66”

Página 18 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio