Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Txumi Saezi elkarrizketa egin diogu “Pandora” bere azken eleberria plazaratu ondoren

Xehetasunak
18 Ekaina 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Ekaina 2021

Txusmi Sáezen azken eleberria eskuragarri dago jada, “Pandora” izenburua darama eta thriller poliako bizi-bizia da, genero beltzetik hurbil dagoelarik.

Gaurkoan obra honi buruz gehiago jakin nahi izan dugu, horretarako bere egilearekin eleberriari buruz eta bere ibilbide literarioari buruz solasean arituz.

Galdera – Zer nabarmenduko zenuke gehien berriki argitaratu den “Pandora” zure azken eleberritik? Zer nolako garrantzia du zure ibilbide literarioan?

Erantzuna - “Pandora” oso eleberri landua da, Errusian 2011 urtean gertatu zen haur pornografia trama erreal baten gaineko ikerketan oinarritua. Trama hau atze moduan edukiz, liburuak Ertzaintzaren polizia ikerketa lana jasotzen du protagonisten bizitzak elkartzen dituen bitartean, hortxe bertan ezkutuan zeuden eta orain argitara atera diren sexu aukera berriak planteatuz. Eleberriak musika erabiltzen du kontakizuna bideratzeko, narrazioa laguntzen duten abestien bideoak ikustea ahalbidetzen duten QR kodeekin, istorioaren soinu banda bailitzan.

“Pandora” eleberriarekin nire ibilbide literarioan nolabaiteko konplazentzia puntu batera iritsi naiz; benetan nahi dudana eginez eta irakurleek eskertzen duten moduan eginez: kontakizun bizia, azkarra, irakurtzeko erraza, sorpresaz beterikoa eta morala eta etika askotan zalantzan jarriz. Eleberri beltz, poliziako eta thrillerrean geroz eta aurrerago iristea da, mundu literarioaren baitan posizionamendu argi bat lortuz.

G - “Misión: Jaqueca” zure lehen lana plazaratu zenetik 5 urte bete berri dira. Denboraldi honen gainean eta idazle moduan zure bilakaeraren gainean zer nolako balantzea egiten duzu?

E – Oso bilakaera argia da. Nire lehen argitalpenari esker, orain inguratzen nauen munduan gutxinaka sartzen hasi nintzen: Diario de Noticias de Álava egunkarian artikuluak idazten hasi nintzen eta nire irrati saio propioarekin amaitu dut, bertan haien obrak aurkezten dituzten egile berriak elkarrizketatuz. Gasteizko Kultura Etxean Krelia-ko egileekin batera hitzaldi ziklo batean parte hartzea aurreikusten dut eta Udaleko kultura alorretik eleberri beltz eta poliziakoko tailer batzuk egiteko proposatu naute. Horretaz gain, “Kazajistán” nire obra, narratiba modalitateko 2021 Euskadi Literatura Sarietarako hautagai moduan proposatu du epaimahaiak, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapenerako Zuzendaritzatik egindako proposamena izanik. Ez da gutxi.

G – Aurreikusten dituzun proiektuei buruz hitz egin diezagukezu?

E – Nire proiektuak gainetik aipatu ditut: agertzen zaizkidan aukerekin bizitza kulturalean modu aktiboan parte hartu, bai eta nire irratsaioarekin jarraitu eta idazten jarraitu ere nola ez. Plazaratuko dudan hurrengo liburua “Moscú” izango da, Ekialdeko Trilogia itxiko duena “Siberia” eta “Kazajistán” eleberrien ondoren.

Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi gure galderei erantzun izanagatik eta arrakasta handia opa diogu obra honekin eta bere beste proiektuekin. 

Gehiago irakurri: Txumi Saezi elkarrizketa egin diogu “Pandora” bere azken eleberria plazaratu ondoren

AEE/EIE eta bere bazkideen partaidetza Bilboko Liburu Azokaren 51. edizioan

Xehetasunak
31 Maiatza 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 31 Maiatza 2021

 

Beste urte batez, Euskadiko Idazleen Elkarteak espazio propioa izango du 51BLA-n, bere bazkideen nobedadeen banaketa eta sinadurak bertan egingo direlarik.

Ekainaren 3tik 13ra Bilboko Liburu Azokaren edizio berri bat egingo da Areatzan.

Hamar egun hauetan zehar, bisitariek gure elkartea ezagutzeko aukera izango dute, bai eta gure bazkide diren egileen argitalpenak etxetxoan bertan erosteko aukera ere, erraz aurkituko dutelarik Euskadiko Idazleen Elkartearen izena toldoan idatzita edukiko baitu.

Gainera, gure bazkide diren 23 egilerekin 45 sinadura ekitaldi antolatu ditugu.

Hauek dira datak eta ordutegiak.

 

Gehiago irakurri: AEE/EIE eta bere bazkideen partaidetza Bilboko Liburu Azokaren 51. edizioan

Bihar Nanclares de Ocan egingo duen hitzaldi-solasaldia iragarriz Pilar Llovesi AEEra ongietorria eman diogu

Xehetasunak
27 Maiatza 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Maiatza 2021

Jose María Lizundia

Pilar Llovesi  Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.

Galiziarra, San Lorenzo de Piñoren (Ourense) sortua eta gasteiztarra bizilekuz txikitatik, Grafologia eta Kaligrafia Trebezian Diplomaduna da eta Osakidetzan egiten du lan psikiatria alorrean.

Bere eskutara iritsi zen istorio txundigarri bat kontatzeko beharrak eta nahiak eraman zuten idazketan murgiltzera. Bertatik jaio zen bere lehen eleberria, "Guarda mi secreto", gaur egun bere 7. edizioan dagoelarik eta “Gente de Arte” Elkarte Kulturalaren saria jasoz eleberri honek.

Bere bigarren eleberriak, "Desnudando los silencios" izenburuarekin, bere hirugarren edizioa plazaratu berri du ( bideo honetan obra honen zati txiki bat entzun dezakezu bere egileak irakurria).

Gaur egun, Pilarrek bere hirugarren eleberria prestatzen dihardu, datorren udan plazaratuko duelarik.

Ongietorria emateko berri hau aprobetxatuz, bihar, maiatzak 28, 17:30etan Pilar Llovesek Nanclares de Ocako Gizarte Etxean hitzaldi-solasaldia egingo duela iragartzen dizuegu, LANTARTEA Emakumeen Elkarteak  babesarekin.

Ongi etorria AEE/EIEra, Pilar!

Iñaki Sainz de Murietarekin bere proiektu berriei eta etorkizunekoei gainbegirada eman diogu

Xehetasunak
25 Maiatza 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Maiatza 2021

Gaurkoan  Iñaki Sainz de Murietarekin hitz egin dugu. Idazle gipuzkoarra “Kanideren abenturak” gazteentzako bildumaren eta "El ocaso mexica - Moctezuma Xocoyotzin" komikiaren egilea da besteak beste, horiek guztiak Miguel Berzosa ilustratzailearekin batera eginak, eta gaurkoan murgildurik dabilen hamaika proiektuei gainbegirada eman diogu.

Antologia solidarioak, nazioarteko sari bateko epaimahaikidea, haurrentzako literatura, komikia, proiektu antropologikoak, obra berriak... kolaborazio eta konpromiso sozial hein handia duen jarduera frenetikoa, azken finean.

Jarraian doakizuen elkarrizketa honetan jarduera hauei guztiei buruz hitz egin nahi izan dugu Iñakirekin. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu gure galderei erantzuteagatik eta garatzen ari dituen proiektu guztientzako gure desiorik onenak opa dizkiogu.

Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietarekin bere proiektu berriei eta etorkizunekoei gainbegirada eman diogu

Juan Infanterekin hitz egin dugu “Sospechosos” bere azken eleberriari buruz

Xehetasunak
20 Maiatza 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Maiatza 2021

Egunotan Juan Infanteren azken lana liburu dendetara iristen ari da.  "Sospechosos" izena darama obra honek eta egile bilbotarraren zortzigarren eleberria da, Garrincha protagonista duen hirugarrena ere delarik.

Juan Infanterekin hizketan aritu gara Erein Argitaletxeak plazaratutako genero beltz-kriminaleko obra berri honi buruz.

Galdera - “Sospechosos” eleberriari buruz ari gara: nolakoa izan da bere lantze prozesua eta zer nabarmenduko zenuke gehien?

Erantzuna – Sospechosos nire zortzigarren eleberria da, Erein Argitaletxearekin argitaratua eta Garrincha protagonista duen hirugarrena. Aurreko bi eleberrietako (Atrapado eta El precio del silencio) pertsonaiak mantentzen ditu, hala nola Ertzaintzako inspektoreak, Sara eta Fabretti, Lucia, Eduardo futbolariarekin ezkondua... eta bertan, ezkontzarekin hasten da dena. Eleberri beltza da, thrillerra, akzio eta suspentse askorekin, irakurleak nor izan den asmatu beharko duelarik, denak baitira susmagarriak.

G – Genero beltz-kriminalean enfokatu zara. Idazle moduan zure esperientziatik genero honek nolako bilakaera izan duen komentatzea gustatuko litzaiguke.

E – Genero beltza asko hedatu eta handitu da azken urteotan. Subgenero asko daude: poliziakoak, enigma eta suspentsedunak, true detective, domestic nori, rural noir, thriller psikologikoa... asken finean gaur fikziozko literaturaren zati handi batek genero beltz-kriminalarekin zer ikusia du, bere osasuna oso ona da.

G – Azkenik, zure obretan umoreak jokatzen duen paperean sakondu nahiko genuke eta, zehazki, aurkeztu berri duzun honetan.

E – Umorea nire eleberrietan egon dadin saiatzen naiz. Tomás Garrincha protagonistak horretarako tartea ematen du eta eleberriek hainbeste krimen eta larritasunekin ez deprimitzea saiatzen naiz, irakurleei denbora tarte on bat pasatzen utziz.

Eskerrak ematen dizkiogu Juan Infanteri gure galderei erantzun izanagatik eta bere eleberri honekin ibilbide bikaina izan dezan opa diogu.

Gehiago irakurri: Juan Infanterekin hitz egin dugu “Sospechosos” bere azken eleberriari buruz

Página 23 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio