Ángela Mallénen azken obrak "Microorganismos” du izenburutzat, El Desvelo Ediciones etxeak argitaratu du eta Victoria O’May-k egindako azala darama. Aforismo bilduma bat da, izaki mikroskopiko ñimiño horiek gogorarazten dituzten eta emozioarekin konektatzen duten jakituria kapsulak bailiran.

Microorganismos liburuak borondate oneko ekosistema bat sortzen du pentsamenduan. Afera soziopolitiko eta filosofikoen sintesia eta xurgapena mesedetzen duten funtsezko esaldi probiotikoekin osatzen da, eta komunikazioaren bakterio patogenoei aurre egiten laguntzen dute gainera. Mikroorganismo probiotikoek, aparatu sentsorialaren infekzioen aurrean sistema inmunologikoa sendotzen laguntzen dute. Ez dute biosfera desorekatzen.

Sinopsia

Microorganismoak gure garaiko aforismoak dira. Ez da ausaz jasotako esaldi sorta bat, pentsatutako esaldi bilduma bat baizik. Esaera baten aurkakoa pentsatutako esaldi bat da. Hausnarketa dibergente bat izan daitekeenaren hasiera irakurlearekin elkar banatzeko hitz gutxi. Ohiko pentsamenduaren maskor mardulean ezkutaturik dauden perlak. Pentsamendu solemnearen aurkako pilula bihurri txikiak. Behaketa eta emoziozko kapsulak. Organismoarentzako onak diren izaki mikroskopikoak. Probiotikoak.

Obra honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ondoko komunikabideetan agertutako berriak kontsultatu ditzakezu: