Atseginez iragartzen dizuegu José Francisco Alonso idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Bilbon jaioa. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Filosofia irakasle moduan egiten du lan Valladolid hirian.
Genero poliziakoko eta misterio generoko idazlea, eleberri beltz hurbilaren aldekoa da, espresuki agertzen den indarkeriarik gabekoa eta eduki sozial sendoa duena. Gastronomia eta umorea erabiltzen ditu arma narratibo moduan.
2021eko azaroan bere lehen eleberria argitaratu zuen, "Pisto a la bilbaína" izenburuarekin eta Cosecha Negra Ediciones argitaletxearen eskutik. Loizaga irakasleak Bilboko kale eta tabernetan barna ibilbide bati ekiten dio, Begoña Letxearen bahiketak dakarren misterioa argitzen saiatuz. Loizaga irakaslearen gorabeheren lekuko mutu diren Bilboko hiriko kaleetan zehar nahasten diren misterioa eta jatun handiak, konplotak eta intrigak dituen istorioa da hau. Obra honekin, José Francisco Alonso ICUE Negro 2022 sariko finalista izan zen Cartagena Negran, 2021ean argitaratutako lehenbiziko eleberri beltz hoberenari sailean.
2022ko azaroan "Milhojas de jamón" plazaratuko du, Cosecha Negra Ediciones argitaletxearekin ere. Obra hau aurresalmentan dago jada. Loizaga irakaslearen abentura berri honen booktrailerra ikusi dezakezu.
Ongi etorria AEE/EIEea, José Francisco!