Aurtengo TerBi-aren programak bi mahainguru ditu idazle ogibidearen inguruan

Datorren larunbatean, ekainak 3, Abel Amutxategik Bilboko Zientzia-Fikziozko Solasaldiaren Urteroko Jardunaldian (TerBi) parte hartuko du, Bilboko La Bolsa Auzo-Etxean egingo delarik (Pelota kalea, 10), 11:00etatik 13:30etara.

Egile bilbotarrak Ediciones el Transbordador argitaletxearen azken nobedadeak aurkeztuko ditu, genero literaturako Malagako argitaletxea alegia. Halaber, La tienda del Señor Li bere obrari buruz mintzatuko da, Ignotus Sari ospedunetan finalista izendatu berri duten eleberri motza alegia.

Jardunaldian zehar “Unibertso paraleloei” buruzko azken Terbi Lehiaketaren irabazlea emango da aditzera, bai eta Dioni Arroyo, David Calleja eta Pepe Carabelen azken eleberriak aurkeztuko dira ere, eta idazle ogibidearen alderdi ezberdinei buruzko bi mahainguru egingo dira.

Bilboko Zientzia-Fikziozko Solasaldia (TerBi) zientzia-fikziozko literatura eta zinema zaleen hileroko topaketa da eta 1993az geroztik egiten da.