Iñaki Sainz de Murieta 2017ko Haur eta Gazte Literatura Verbum Sariaren irabazleen artean
- Xehetasunak
Egile donostiarrak gazte publikoarentzako kontakizun batekin parte hartu du eta antologia baten baitan egongo da
Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) Verbum argitaletxeak antolatzen duen “Leyendas sobre Madrid” Haur eta Gazte Literatura Nazioarteko Sariare zortzi irabazleetako bat da pasa den apirilaren 12an ebatzi moduan. La calle de los mancebos bere lana kontakizun irabazle guztiekin egingo den antologiaren baitan egongo da eta 2017ko bigarren seihilekoan argitaratuko da.
Pedro Ugartek bere irakurleekin dituen hurrengo hitzorduak
- Xehetasunak
Madrilen eta Melillan hitzaldiak eta aurkezpenak ditu bere asteko agendan
Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) ostegun honetan hasiko da Madrilen bere irakurleekin egingo duen aurkezpen eta elkarretaratze erronda batekin, zehazki Soto del Realen. 18:00etatik aurrera, eta ordubetez, udalerri horretako Kultura Etxeko literatura tailerreko ikasleekin elkarretaratzea egingo du esklusiban. Ondoren, deialdia jendartera irekiko da ekitaldi aretoan 20:00ak arte.
Irakurleekin hurrengo hitzorduak ostiralean, hilak 21, 20:00etan, eta hilak 22, larunbatez, 19:30an Melillan izango dira.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek bere irakurleekin dituen hurrengo hitzorduak
Alaitz Arrutik ‘La Castañera’ eleberriarekin parte hartuko du Italo Spagnola Kultura Elkarteak Veronan Sant Jordirako antolatu duen programan
- Xehetasunak
Eleberria Italiako hegoaldean 1930 eta 2006 bitartean gertatutako benetako istorio batean oinarritzen da
La Castañera, Alaitz Arrutirena, Associazione Culturale Italo-Spagnola-k Veronan, hiriko udalarekin, Espainiako Kontsularitza ordeak eta Tour Spainekin batera, Sant Jordiren ospakizunerako antolatu duen programan parte hartuko duen lanetako bat da. Datorren apirilaren 29an, idazle bilbotarrak bizileku duen Italiako hiri honetan bere lehen eleberria aurkeztuko da.
AEE/EIE-k Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrenaren omenaldietako batean parte hartuko du
- Xehetasunak
Gure hiru bazkidek oroitzapenezko poema bat idatziko dute eta beste artista batzuekin batera errezitaldi batean parte hartuko dute
Gernikakbonbardaketaren biktimak gogoratuko ditu bere 80 urteurrenean eta horregatikudalerriko Kultura Etxeak ekitaldi sorta bat antolatu du urte osoan zehar.
Gabi Martínezek ‘Las defensas’ aurkeztuko du bihar Bilbon
- Xehetasunak
Benetako gertakizunetan oinarriturik, mediku batek buruko gaixotasun bat gainditzeko borroka kontatzen du eleberriak
Bihar asteazkenez,apirilak 5, 19:00etatik aurrera, Azkuna Zentroan Gabi Martínezek (Bartzelona,1971) Las defensas bere eleberria aurkeztuko du (Seix Barral, 2017). Aurkezpena ‘Aurrez Aurre’ programaren baitan egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitakoespazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzenduena.
Las defensas benetako gertakizunetan oinarritzen da eta hiru milamilioiren artean, hasiera batean erotzat jo zuten eta ondoren bere espezialitateanerreferentziazko medikua izatera pasa zen gizon baten aparteko gainditze istorioairudikatzen du.
Gehiago irakurri: Gabi Martínezek ‘Las defensas’ aurkeztuko du bihar Bilbon