EAJ, EH Bildu, Podemos, PSE eta PPk literatura sorkuntza, argitalpena etairakurketa sendotzeko haien proposamenak azalduko dituzte
Datorren ekainaren 9an, Bilboko Azkuna Zentroa- La Alhóndigan, 12:00etatik aurrera ‘Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldiak’ egingo dira, gure Elkarteak sustatutako eta antolatutako ekitaldia. Deialdi honen helburua euskal alderdi politikoek, ia beti parlamentuko eztabaidatik kanpo egon den gaiaren gaineko haien jarrera azaltzea izango da, hots irakurketaren sustapena, literatura sorkuntza edota argitalpen sektorearen sendotzea.
Ekitaldiaren sarrera irekia izango da eta doakoa da interesa duen orori, bai eta jendartearen partaidetzara irekia ere galdera txanda baten bitartez, parte hartuko duten Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost taldeetako eledunen lehen azalpenaren eta solasaldiaren ondoren. Garbiñe Mendizabal (PNV), Miren Larrion (Bildu), Lander Martínez (Podemos), Rafaela Romero (PSE) eta Borja Sémper (PP) izango dira haien talde politikoen ikuspegia azaltzeko arduradunak ‘Literatura eta Politika Solasaldiak’ ekitaldian, Javier Mauraren gidaritzapean. 1949an Bilbon jaioa, ingeniari industriala da ogibidez eta La maraña (Algaida, Luis Berenguer Saria 1997) eta Motivos personales eleberriak argitaratu ditu, bai eta Bilbao, Almacén de ficciones (Alberdania) obra kolektiboan eta beste argitalpenetan kontakizun batzuk ere. Maura Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Elkartetik topaketa hau sustatzeko jatorrian, literaturaren eta kulturaren gako dimentsioaren inguruko debatea alderdien agendan sartzeko helburua dago, sormenaren esferak sartuz, bai eta irakurketarenak eta liburuen argitalpenarenak eta banaketarenak ere. Horiek guztiek eraldaketa sakona izaten ari dute Interneten agerpenarekin eta informazioaren teknologia berriekin. Horiek guztiak eraldaketa sakona jasaten ari dute Interneten eraginda dela eta, bai eta informazioaren teknologia berrien eraginarekin ere. Modu honetan, ekitaldi honen helburua euskal alderdi politikoen proposamenak jakitea izango da, literatura sorkuntza, argitalpena eta irakurketaren esfera hirukoitz horren sendotzerako, bere sustapenerako neurriak, edota beste kultura ekimenetarako ezarritako laguntzen baliokideak sustatzeko aukerak ere. Hori guztia ahaztu gabe Euskal Herriak testuinguru berezia aurkezten duela komunitate elebiduna den heinean.
‘Literatura eta Politikari buruzko Solasaldiak’ bi ordu inguruko luzapena izango du. Sarrera librea eta doakoa izanen da 100 eserlekutako tokia bete arte.
Guri buruz
Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) 2010ean sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleak elkartzeko, haien lanetan erabiltzen duten hizkuntza dena delakoa ere. Bere helburua esfortzuak eta ezagutzak batzea da, bai eta lankidetza sustatzea haien obren argitalpena, promozioa eta garapenari aurre egiterakoan. Egungo Zuzendaritza Batzordea Maria Eugenia Salaverri (presidentea), Beatriz Celaya (presidenteordea) , Santiago Liberal (idazkaria), Javier Maura (diruzaina) eta Javier Otaola eta Roberto Herrero (mahaikideak) kideek osatzen dute.