Eleberriak, bizi garen munduan egilea kezkatzen duten gaiak islatzen ditu

Datorren asteartean, ekainak 6, 19:00etatik aurrera, Ray Lorigak (Madril, 1967) Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhondigako Bastida Aretoan Rendición bere eleberria aurkeztuko du, 2017 Eleberriaren Alfaguara Saria jaso duen eleberria alegia. Sari hau bere XX ediziora iritsi berri da.

Aurkezpen ekitaldia, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen duen ‘Aurrez Aurre’ espazioaren baitan izango da.

Rendición eleberriak etorkizun distopiko eta beliko bat islatzen du, ez sekreturik ez eta hormarik onartzen ez diren toki batean –Hiri Gardena-. Esfera intimoa deuseztaturik geratu den gizarte bati kritika da, bereziki sare sozialak iritsi direnetik. Lorigak integritate pertsonalaren gaineko bere kezka agertzen du, bai eta norbanakoaren pentsatzeko gaitasunaren eta publikoki bizitzearen gainekoa ere.

Epaimahaiaren aktaren arabera, “moralismoetan erori gabe, ahots umil eta gogoetatsu baten bitartez eta espero gabeko umore kolpeekin, egileak erbesteratzeari, galerari, aitatasunari eta afektuei buruzko fabula argitsu bat eraikitzen du”.

Sarrera irekia izango da tokia bete arte eta sarrera lortzeko Azkuna Zentroan bertan eskatu beharko da (Infopuntua).