Sari hau generoko garrantzitsuenetako bat da

Kultura Ministerioak eta Kolonbiako Liburutegi Nazionalak berriki iragarri dute ‘Gabriel García Márquez’ Ipuinaren Hispanoamerikako Sariaren IV edizioan sailkaturiko idazle eta ipuin liburuen zerrenda. Pedro Ugartek Nuestra historia liburuarekin parte hartuko du eta 14 herrialde ezberdinetatik datozen beste 90 egileen zerrendan sartu da Nobel kolonbiarraren oroimenean antolaturiko sari honetan. Bost finalistak urriak emango dira aditzera.

‘Gabriel García Márquez’ Ipuinaren Hispanoamerikako Saria hizkuntza hispaniarrean bere generoko garrantzitsuena da eta Bogotan emango da azaroaren lehen astean.

Guillermo Martínez, Magela Baudoin eta Luis Noriega izan ziren aurreko edizioetako irabazleak, Kolonbiako Gobernu Nazionalak sustatzen duen ‘Leer es mi cuento’ Irakurketa eta Idazketa Plan Nazionalaren baitan dagoen sarian.