Eleberriak Alejandra Romanov azken tsarinaren bizitza kontatzen du
Datorren asteartean, maiatzak 23, 19:00etatik aurrera, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan. Oraingoan, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak Espido Freire (Bilbo, 1974) izango du mintzakide. Egileak ‘Llamadme Alejandra’ bere eleberria aurkeztuko du, 2017ko Azorín Saria, Alikanteko Diputazioak eta Planeta argitaletxeak elkarrekin antolatzen dutena.
Sei urteren ondoren, Espido Freirek eleberriari heltzen dio berriro ere Alejandra Romanoven bizitza kontatzen duen lan batekin, Errusiar Inperioko azken tsarina alegia, idazle bilbotarrak betidanik erakargarria ikusi duen pertsonaia historikoa baita, kasu bere sorkuntzetako bat eskaintzera iritsiz. Emakume honekin obsesionaturik egon dela aitortzen du, zoriontsu izateko dena baitzuen, baino inoiz ez baitzen zoriontsu izan. “Aberatsa, noblea eta ederra zen baina heriotzaren eta gaixotasunaren aurka etengabe borrokan bizi izan zen. Bere herriak gainera gorroto zuen, atzerritartzat jo baitzuten beti”, ziurtatu zuen Espido Freirek saria jaso zueneko diskurtsoan.
Saria emateko ekitaldia José Martínez Ruiz, Azorínen heriotzaren 50 urteurrenarekin bat egin zen.
Orain dela sei urtetatik hona ohikoa den moduan, ‘Aurrez Aurre’ espazioan aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldi berean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanez ere.
‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta sarrera lortzeko Azkuna Zentroan bertan (Infopuntua) eskatu beharko da.
Llamadme Alejandra eleberriaren lehen kapitulua irakurri.