IV Egilearen Jardunaldiko autoargitalpenari buruzko tailerrak izaera praktikoa izango du eta edozein idazleri irekia izango da

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren itxiera ekitaldia, Carlos Liévano gaztelerazko Amazoneko Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduradunak emango duen autoargitalpenari buruzko tailer bat izango da. ‘Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zai’ da bere izenburua eta datorren irailaren 15ean egingo da, arratsaldez Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.

Euskal Autonomia Erkidegoan eduki honekin ezer eskaintzen den lehen aldia da eta sarrera irekia izango da edozein egilerentzat.

Plataforma horrek eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez bere lana autoargitaratzea buruan duten egileentzako interesa duten gai ugari jorratuko ditu Liévanok.

Alde batetik, Amazoni eta liburu elektronikoari buruz hitz egingo du, egileek eskuragarri dituzten zerbitzuak azalduz, KDPk ematen dituen aukerak eta onurak agertuz. Halaber, plataforman argitaratzean fokatuko du azalpena, jarraitu beharreko prozesuaren adibide praktiko bat aurkeztuz eta hori ahalik eta onena izateko aholkuak agertuz ere. Tailerraren hirugarren zatian, bere lana argitaratzeko KDPren zerbitzuak erabili dituzten bi egilek euren esperientzia jendartearekin elkar banatuko dute.

Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformak egileei aukera ematen die modu erraz eta doakoan euren lana mundu osoko milioika irakurleen eskutan jartzeko. Bere zerbitzuak erabiliz eskuratu dezaketen audientzia 180 herrialdeetan banatuta dago. Egileei ematen dien beste abantailetako bat, salneurriaren %70era iristen diren mozkinak lortzeko aukera da.

Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformak egileei aukera ematen die modu erraz eta doakoan euren lana mundu osoko milioika irakurleen eskutan jartzeko. Bere zerbitzuak erabiliz eskuratu dezaketen audientzia 180 herrialdeetan banatuta dago. Egileei ematen dien beste abantailetako bat, salneurriaren %70era iristen diren mozkinak lortzeko aukera da. 


Carlos Liévanok emango duen tailerra, autoargitaratzen duen egile batek Amazonen bidez masa kritiko bat lortzeko egin beharko lukeena ikasteko aukera aparta da, bai edo plataformak dituen promozio proposamen berriak ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) literatura egileari eskainitako gure urteroko jardunaldiaren hurrengo edizioaren gaineko zehetasun gehiago zehazten lanean gaude. Lau edizioren ondoren, ekitaldi hau argitalpen sektorearen inguruan hausnarketa egiteko topagune moduan finkatu da, eta modu berezian, sortzaileen oraingoarekin eta etorkizunarekin harremana duen ororen gainean hausnartzeko.

Aurki, gainontzeko hizlarien izenak aditzera emango ditugu. Aurrekoetan bezala, jardunaldia doakoa da baina tokiak mugatuak daude. 

IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian” Jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ondoko e-postan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.