'Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’ da bere ponentziaren izenburua
 

Datorren irailaren 15ean, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo den IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamek egingo du. Ia hiru urtez HarperCollinsen Audientzien Kudeaketarako Zuzendari lanetan ibili ondoren, egileen jagole eta Europako audientzia sortzaile handienetako bat den aditu britainiar honek, pasa den apirilean bere enpresa proiektu propioa jarri zuen martxan, Lounge Books alegia.

Gaur egun argitalpen sektorearen erronka handietako bati erantzuna ematen dion web plataforma bat da, Interneten liburuen aurkigarritasuna zein den esatea alegia. Beste prestazio batzuen artean, gehigarri handi baten moduan funtzionatzen du izenburuen aurkitzea modu ordenatuan erraztuz, hark dituen oharren arabera, liburu jakin bat salduenen artean dagoen edo ez, edo saririk jaso duen jakitea ahalbidetuz.

Lounge Booksen
 helburu nagusienetako bat liburuaren balio kateko edozein mailari zerbitzua ematea da, blogosferari garrantzia berezia emanez. Missinghamen iritziz liburuetan espezializaturiko blogek, beti aitortzen ez zaien lan bat egiten dute, irakurketa berriak aditzera ematen baitituzte, eta horregatik, bere iritziz, zabaldu beharra dago. 

Egileentzako pentsaturiko funtzionalitateak nabarmentzen dira, hala nola bere lana promozionatzeko aukera eta bere irakurleekin zuzenenean kontaktuan jartzeko aukera ere. Horri buruz mintzatuko da IV Egilearen Jardunaldian, horregatik ez da kasualitateak Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri izatea bere mintzaldiaren izenburua. Sam Missinghamek argitalpen marketingari loturiko hainbat sari irabazi ditu eta argitalpen industriako profesionalen ibilbideak aldarrikatzen dituen Pandora sarian finalista izan zen ere. Bost literatura birtual jaialdiren antolatzailea izan da gainera.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) literatura egileari eskainitako gure urteroko jardunaldiaren hurrengo edizioaren gaineko zehetasun gehiago zehazten lanean gaude. Argitalpen sektorearen inguruan hausnarketa egiteko topagune moduan finkatu den honek, lau edizioren ondoren bere edukiak nazioartean kokatzeko bokazioa mantentzen du, horretarako Sam Missingham bezalako adituak edukiz.

Aurki, gainontzeko hizlarien izenak aditzera emango ditugu. Aurrekoetan bezala, jardunaldia doakoa da baina tokiak mugatuak daude. 

IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian” Jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ondoko e-postan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.