Hitzaurrea Pedro Ugarte idazle bilbotarrak sinatzen du

Datorren ekainaren 28an, asteazkenez, Aranzazu de Isusi Cámara liburu dendan (Euskalduna 6, Bilbo) egongo da bere bigarren kontakizun liburua aurkezteko, Benditas luciérnagas izenburua daramana (Torremozas, 2017). Pedro Ugarterekin agertuko da, hitzaurrearen egilea baita. Aurkezpen ekitaldia 19:30etan hasiko da.

Pedro Ugartek dioenez, Aranzazu de Isusiren kontakizun hauek ez daude errealitateari lotuta eta irakurle bakoitzak haien irakurketa ezberdina egingo du. “Eman digun liburua irudikapen mota orori irekia dago, eta irakurlearen sormen gaitasuna da hori hedatu dezakeena, amaigabe bihurtuz”, ziurtatzen du hitzaurrean.

Benditas luciérnagas 29 ipuinek osatzen dute. Edukia zazpi kapitulutan egituratzen da. Horietako bostek izar jasa izenak dituzte izenburutzat: Leónidas, Gemínidas, Líridas, Perseidas eta Dracónidas. “Bere ipuinen ibilbideak apaintzen dituzten argi prezipitazioak dira, pertsona xume eta nahasien bidaia…”, dio Pedro Ugartek. Meteoro jasa horien azpian, ipuin hauetako pertsonaiak xamurtu egiten dira, porrot egiten dute, ilusioa hartzen dute, zalantzak dituzte eta maitatzen dute. Jasa hauek bi ekinokziok eteten dituzte, horietako bakoitza besteek baina izaera malenkoniatsuagoa duten bi mikroipunekin.

Liburua pasa den maiatzaren 10an amaitu zen inprimatzen, Ilargi betearekin batera eta udaberriko izar jasa garrantzitsuenarekin batera, Eta Acuaridak alegia. Egun gutxitara Madrilen aurkeztu zuen Javier Sáez de Ibarra idazleak, testuen estilo “zeharo zaindua, garbia eta gardena” azpimarratuz. “Inolako nahasteetan erori gabe. Egin beharreko bakarra, burua eramaten uztea eta ondoren berriro irakurtzea da”, jarraitu zuen.

Aranzazu de Isusi Cuentos de sombreros y paraguas (Quadrivium, 2008) liburuaren egilea da, alemanierara itzuli zelarik eta DTV (Deutscher Taschenbuch Verlag) argitaletxe ospetsuaren katalogoan sartuz. Sáez de Ibarrak berak Isuriren bigarren kontakizun liburuaren aurkezpenean nabarmendu zuenez, liburu horretan errepikatzen diren bi motibo daude: alde batetik, munduan tokia aurkitzea, nortasun propioa, eta bat bateko maitasun atakeak sentizea bestetik. Benditas luciérnagas liburuarekin, bere iritziz, egileak “begirada argitsu bakarraren bi gakoak aurkitu ditu”.