María Ruiz komisarioa protagonista duen saileko hirugarren eleberria da hau
Datorren astelehenean, ekainak 19, 19,00etan, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia.
Oraingo honetan bere gonbidatua Berna González Harbour izango da Las lágrimas de Claire Jones bere azken eleberria aurkezteko. Kantabriako jatorria duen egilea 2012an estreinatu zen polizia generoko eleberrigile moduan Verano en rojo lanarekin. Margen de error (2014) izan zen hurrengoa. Hiru eleberrietako ardatz zuzendaria María Ruiz Pfeiffer komisarioa da, monja ikastetxe batean ikasia eta Psikologian lizentziaguna. Polizia eta biktima psikologo moduan jardun zuen ekintzara pasatzea erabaki arte, polizian plaza lortuz. Hirugarren atala den Las lágrimas de Claire Jones eleberriak kasu berri bat dakar pertsonaia hau bere miseria eta beldur inkontzienteen aurka jarriz, bere ohiko esparrutik kanpo bultzatuz.
Astelehenean aurkezten den eleberriari buruz egileak honakoa esan du: «Oraingoan emakume bat erreskatatu nahi nuen, Claire Jones, dena zuela zirudiena baina ezer ez zuena: inork ez zegoen bere bila, inork ez zuen zaintzen, inork ez zuen benetan maite eta maite izan zuen bakarrak bere maitasunaren arrastorik utzi gabe hiltzen utzi zuen. María Ruizek bakarrik konektatzen du bere errealitatearekin, bere ilungune esparru berezitik zehar dabilen bitartean. Denen bistatik izkutaturik dagoen ahultasunari eta bakartasunari buruzko eleberri bat da».
Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldi berean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanez ere.
‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta sarrera lortzeko Azkuna Zentroan bertan (Infopuntua) eskatu beharko da.
Berna González Harbour kazetaria, politika analista eta kultura kolaboratzailea da. El País egunkariko iritzi atalean egiten du lan, lehen Babelia-ko argitaratzailea izan zelarik, bai eta egunkariko zuzendariordea eta gatazkadun herrialdeetarako ordezkari berezia ere. Kultura, iritzia Babelia ataletan idazten du, eta Ser irratiko ‘Hora 25’ solasaldian parte hartu ohi du.
Lehen kapitulua irakurri.