EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE eta PPko parlamentariek jendarteari irekitako solasaldi batean parte hartu zuten


Bilboko Azkuna Zentroa– La Alhóngigak ‘Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldiak’ hartu zituen atzo, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) sustaturiko eta antolaturiko ekitaldia alegia eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten formakuntzetako bost bozeramaileek parlamentuko eztabaidatik ia beti urrun dauden gaien inguruan euren jarrera agertu dute. Hauen artean irakurketaren eta sorkuntzaren sustapena daude, edota argitalpenerako diru-laguntzak edo literatura egiletza.

Garbiñe Mendizabal (EAJ), Miren Larrion (Bildu), Lander Martínez (Podemos), Rafaela Romero (PSE) eta Borja Sémper (PP) izan ziren auren alderdien ikuspuntua azaltzeko arduradunak 'Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldi' hauetan, María Eugenia Salaverri idazleak eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderaturik.

Jarrerak

Ordezkari politikoek kultura politikari buruzko euren ikuspuntuak azaldu zituzten, irakurketaren eta literatura sorkuntzaren sustapena bezalako gaietan fokatuz. Galderen txandan publikotik zetozen hainbat galderei erantzun behar izan zieten, literatura egiletza eta argitalpenera loturiko pertsonak gehienak.

Garbiñe Mendizabal, EAJren izenean, euskal Administraritzatik egileen eskura dauden laguntza publikoak aipatu zituen, aldi berean aurrekontu laztasunak agerian utziz “bizitzea egokitu zaigun garai honetan”. Teknologia berrietan aldaketek argitalpen sektorean izandako eragina azpimarratu zuen ere, nabarmenduz “nire belaunaldiko pertsonentzako tragedia txiki handi bat dela liburu denda bat ixtea, baina kontziente izan behar dugu garaiak aldatzen ari direla, ikuspegi tradizionalak jada ez duela balio eta ikertu beharra dago eta irudimentsuagoak izan irakurketa sustatzerako orduan”.

Miren Larrion, nazioko testuinguru ezberdinetan aurkezten diren kulturaren ikuspegi ezberdinak aipatu ondoren, euskal kultura sorkuntzako izen esanguratsuen kopurua eta kalitatea azpimarratu zituen, berretsiz “harrobi hori nola mantendu dela gakoa, ezertarako ez baitu balio kultura industria indartsu bat sustatzea sortzailerik ez badago”. Bilduko eledunak eredu berri planteatu zuen argitaletxeen inguruan bai eta Administraritzarekin laguntzak negoziatzerako orduan tramiteak arintzea.

Bere aldetik, Lander Martínez Podemoseko parlamentariak “eraikuntza kolektiborako, aldaketa politikorako eta gizarte demokratizaziorako tresna moduan” definitu zuen literatura, “kultura eta horrek igortzen dituen ideiak eskuragarriagoak direnean, gizartea demokratikoagoa eta kritikoagoa izango baita, eta garapen kolektiboak potentzialtasun handiagoa izango baitu”. Era berean azpimarratu zuenez “agente politiko garen heinean kulturaren alde egingo duen diskurtsu bat sortzeko arduradun gara, kultura gure gizarteko zutoin moduan ulertuz”, aldi berean adieraziz “kultura politika alternatibo baten aldeko apustua egin beharra dagoela, hura babesgabetzeko eta merkatuaren eskuetan uzteko joeraren aurrean”.

Rafaela Romero izan zen PSEren bozeramailea eta esan zuenez “formakuntza guztiek elkar banatzen dugu kulturak aldaketaren funtsezko tresna izan behar duenaren helburua bai eta hiritargo aske eta kritiko bat sortzeko bidea, ezberdintasunak ordea hura lortzeko proposatzen ditugun tresnetan datzate”. Elebitasuna edo teknologia berrietatik eratorritako aldaketa handiak bezalako faktoreen garrantziak azpimarratu zuen, bai eta kultura sortzeko laguntza publikoak ematerako orduan gardentasunaren alde egin zuen ere.

Borja Sémper PPko ordezkariak aditzera eman zuenez, bere ustez irakurketa sustatzeko aurrekontu gutxi dago, eta zentzu honetan salatu zuen “politikari moduan hura ez sustatzeak gure kaltetan ez jokatzea”. Edozein kasutan, Sémperek berretsi zuenez “eskolan, beharrezkoa da irakurketaren birusa lehen haurtzarotik sartzea, eta hor kale egiten ari gara”, aldi berean konbentzituta agertuz “diru publikoak berez ez duela kultura politikaren arrakasta bermatzen, eta azken finean administraritza publikoen papera askatasunez sortu ahal izateko baldintzak sortzearena da”.

Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) ‘Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldi’ hauek egitea sustatu genuen alderdien agendan kulturaren dimentsio gakoaren inguruko eztabaida sartzeko, hala nola literatura, sormen, irakurketa eta liburuen argitalpena eta banaketa esferak barne. Horiek guztiek eraldaketa sakona jasaten ari dute Interneten eta informazioaren teknologia berrien iristearekin. Ekitaldi honen helburua, beraz, euskal alderdi politikoen proposamenak jakitea izango da, literatura sorkuntza, argitalpena eta irakurketaren esfera hirukoitz horren sendotzerako, bere sustapenerako neurriak, edota beste kultura ekimenetarako ezarritako laguntzen baliokideak sustatzeko aukerak ere. Euskal Herriak gainera testuinguru berezia aurkezten du komunitate elebiduna den heinean.

Ekitaldia jendarteari irekia izan da alderdien ordezkarien hasierako azalpenaren eta solasaldiaren ondoregon galdera txanda baten bidez.


Parte hartzaileen profilak

Garbiñe Mendizabal Mendizabal (Zaldibia, 1961) Euskal Filologian lizentziaduna da, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Normalizaziorako alorreko zuzendaria (1991-1995), eta Eusko Jaurlaritzako Euskararako Aholku Batzordeko kidea (2007-gaur egun), gainera Parlamentuko ordezkaria izan da Euskararen Aholku Batzordean (2007-2010).

Miren Larrion Ruiz de Gauna (Legazpia, 1969) Ingeniaritza Industrialean doktorea eta EHUko irakaslea. Gasteizko Udalean EH Bildu taldeko zinegotzia eta bozeramailea 2015eko ekainetik eta Euskal Herria Bildu Taldeko legebiltzarkidea 2016tik. Udako Euskal Unibertsitateko kidea da eta Hondakinen Tratamendu eta Kudeaketarako Graduondokoko Batzorde Akademikoko irakaslea, bai eta Eusko Ikaskuntzako jasangarritasun taldeko kolaboratzaile ere.

Lander Martínez Hierro (Gasteiz, 1989), Informatika espezialitatean Goi Ingeniaritzan lizentziaduna da. Bilboko Podemoseko idazkari nagusia da 2016tik, bai eta Podemos Ahal Duguko Antolakuntza idazkaria urte bereko martxotik. 2016an hautatua izan zenetik Elkarrekin Podemos Taldeko bozeramailea, Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoko, Araudi eta Gobernu batzordeetako kidea da, bai eta EITB eta Kultura, Euskara eta Kirol Kontrol Batzordeetakoa ere.

Rafaela Romero Pozo (Quintana de la Serena-Badajoz, 1972) EHUn Zuzenbidean lizentziaduna da. Arrasaten (1995-1997) eta Pasaian (2003-2005) zinegotzi izan da, bai eta batzarkidea (1995-2015) eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaiburua (2007-2011). Estudio eta Programa eta Ingurumen idazkaria izan da (2000-2005) bai eta Hiritargo eta Askatasun Publikoen idazkari ere (2014tik gaur arte) bere alderdiko Batzorde Exekutiboan.

Borja Sémper Pascual (Irún, 1976) Zuzenbidean lizentziaduna eta Gipuzkoako PPko presidentea. Irungo Udaleko zinegotzi izan da (1995-2009), eta Alderdi Popularreko parlamentaria, 2003tik bere bozeramailea delarik. Politikaria izateaz gain literatura egilea da, bi liburu argitaratu baititu jada: Sin complejos, (Ed. Destino, 2013) eta Maldito (des)Amor (Ed. Lapsus Calami, 2015).

María Eugenia Salaverri (Bilbo, 1957) idazlea, gidoilaria eta zinema ekoizlea da, bai eta kazetaria eta abesti konposatzailea. Kontakizun bilduma ugari argitaratu du eta ipuin antologia ezberdinetan parte hartu du ere, bai eta komunikabide ezberdinetan parte hartu zutabegile moduan. Azkuna Zentroko “Aurrez Aurre” Irakurketa Kluba zuzentzen du, eta 2012 geroztik Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea da.


Guri buruz


Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) 2010ean sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleak elkartzeko, haien lanetan erabiltzen duten hizkuntza dena delakoa ere. Bere helburua esfortzuak eta ezagutzak batzea da, bai eta lankidetza sustatzea haien obren argitalpena, promozioa eta garapenari aurre egiterakoan. Egungo Zuzendaritza Batzordea Maria Eugenia Salaverri (presidentea), Beatriz Celaya (presidenteordea), Santiago Liberal (idazkaria), Javier Maura (diruzaina) eta Javier Otaola eta Roberto Herrero (mahaikideak) kideek osatzen dute.