Sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta gonbidapenak Euskal Idazleen Elkartearekin (EIE) kontaktuan jarriz lor daitezke

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) Donostia Kulturarekin antolatzen duen urteko programazioaren baitan, datorren irailaren 4 eta 5ean bi poesia emanaldi musikatu egongo dira euskaraz Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoan, 19:30etatik aurrera.

Irailaren 4 astelehenerako Paddy Rekalde bilbotarraren JukeBox EkaHitza programatu da, DJ Itsua lagun duelarik. Ikus-muntaia Oier Floresen esku izango da.

Beatriz Chivite, Iruñeko idazle gazteak Pekineko kea errezitatuko du Paula Olaz eta Javier López Jasoren musika laguntzarekin. Mar González Ruiz de Larramendi da astearte 5ean errezital honetan proiektatuko diren bideoen egilea.


Sarrera irekia da tokia bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia antzokiko leihatilan jasotzen dira emankizunaren egunean bertan 17:00etatik aurrera. Aurretiaz Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean izen bat emanez, zein emanalditara joan nahi den eta sarrera kopurua adieraziz lor daitezke, bai edo EIEren egoitzara deituz (943 276 999).

Bi errezitalei buruzko informazio gehiago, hemen.