Pedro Urvi eta David Valoisek autoargitalpenari buruzko tailerrean hartuko dute parte datorren irailaren 15ean 


Iragarri genuen moduan, datorren irailaren 15ean egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren itxiera autoargitalpenari buruzko tailer bat izango da, Carlos Liévanoren eskutik, hots gaztelerazko Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduraduna. Lehen aldia da eduki elektroniko eta hodeian konputazio zerbitzuak ematen dituen Estatu Batuetako konpainia ezagunak horrelako edukia eskaintzen duena Euskal Herrian.

Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretora bere obra plataforma horrek eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez autoargitaratzeko interesa duen orok izango du sartzeko aukera. Liévanok KDPk autoargitalpenari eskaintzen dizkion aukera berri batzuk aurkeztuko ditu, bai eta horiek nola erabiltzeko tipak.    

Tailerraren iraupena ordu eta erdikoa izango da, 18:30etan hasita, eta espazio honetan ere KDPrekin argitaratu eta salmenta arrakasta izan duten idazleen testigantzak egongo dira ere. Pedro Urvi eta David Valoisen kasua da, Carlos Liévanorekin batera egongo baitira tailerraren azken zatian egile eta KDPren erabiltzaile moduan haien esperientzia jendartearekin elkar banatzeko.    

Amazonen tailerra, ‘Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zai’ izenburua daramana, egile batek plataforma honen bitartez masa kritiko bat lortzeko zer egin behar duen lehen eskutik ezagutzeko aukera paregabea da, bai eta promozio proposamen berriak ezagutzeko ere.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesari esker, Euskadiko Idazleen Elkartetik azken ukituak ematen ari dizkiogu literatura egileari zuzendurik dagoen gure urteroko jardunaldiaren hurrengo edizioari. Lau edizioren ondoren, argitalpen sektorean topagune moduan finkatu da ekitaldi hau eta, modu berezian, egileen oraingoarekin eta etorkizunarekin harremana duen ororekin.

Gure web orrialdetik programa osoa kontsultatzeko eta deskargatzeko aukera dago, bai eta hizlari bakoitzaren profila ezagutzeko ere.

Aurrekoetan bezala, jardunaldia doakoa da baina tokia mugatua da.

Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiari buruzko informazioa zabaltzeko kontaktu e-posta: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.