Ekitaldiak Acción Cultural Españolaren babesa du
Bihar, abuztuak 19 amaituko den Uruguaiko Aste Beltzaren bostgarren edizioan Fernando Marías izango da parte hartuko duen idazle espainiarretako bat. Acción Cultural Españolaren (AC/E) babesari esker, arratsalde honetan idazle bilbotarra Espainiako Kultura Zentroan egongo da Montevideon La muerte de Jack el Destripador monologoarekin, non aldi berean istorioa azaldu eta eraikuntza narratiboaren prozesuari buruz hausnarketa egiten duen.
Gainera, orain dela 129 urte bete berri dira identifikatu gabeko serieko hiltzaileak bere lehen krimena burutu zuenetik. Jakina da nola erahil zuen, baina ez nola hil zen bera. Fernando Maríasek arratsalde honetan argituko du.
Uruguaiko Aste Beltzak idazleak, kazetariak, forentseak, psikiatrak, marrazkilariak eta narratzaileak, elkartzen ditu besteak beste. Ekitaldi honetan, polizia narratibaren bitartez errealitatearen eta fikzioaren arteko hausnarketa egiten da. Edizio honetan indarkeria eta hiritarren segurtasuna bezalako gaietan sakonduko da.