Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioaren baitan egingo da

Luisa Etxenike ‘Konposaketa iragazkorrak’ (Composiciones permeables) debatean parte hartuko du datorren azaroaren 30ean, ostegunez, arkitektura, nortasuna eta desplazamenduak gaien inguruan. 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean nortasunei, espazio publikoari eta mestizajeari buruzko bi aurkezpen egingo dira. María Heras eta Ángel Verdasco arkitekturako profesionalek hartuko dute parte, Melillatik Nikaraguaraino kasu zehatzak aurkeztuz.

Jardunaldia mahainguru batekin amaituko da, bertara Luisa Etxenike idazlea eta Mario Domínguez arkitektoa batuz. Heras eta Verdascorekin batera arkitekturari eta bertan bizi diren gizarteei buruzko debate ireki bat egingo dute ondoren.

‘Konposizio iragazkorrak” Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioaren baitan garatuko da, azaroa hasieran Donostian inauguratu zenetik, 2018ko urtarrilera arte luzatuko dena alegia.

Ekitaldiaren antolakuntza Gipuzkoako EHAEren (Ondare Batzordea) eta Cultura a mano-ren esku dago.

Programa osoa, hemen.