Filosofo eta idazle donostiarrarekin batera Jon Juaristi egon zen

Pasa den irailean Madrilgo Argitaratzaileen Elkarteak Antonio de Sancha XXI Saria eman zion Fernando Savateri «bere ibilbide pertsonal eta intelektualaren aitorpen gisa bai eta liburuaren eta kulturaren defentsagatik, hezkuntzarako eta pertsonen garapen intelektual eta etikorako ezinbesteko elementuak baitira». Atzo eman zitzaion saria Cervantes InstitutuanJon Juaristi poeta eta historialariarekin batera egindako ekitaldia, azken honekin liburuei eta irakurketari buruz mintzatu zuelarik, besteak beste. «Liburua da giza ilusioa mugitzen duen makina bakarra», esan zuen Savaterek ekitaldian.

Antonio de Sancha Saria Madrilgo Argitaratzaileen Elkarteak urtero ematen duen saria da eta Antonio de Sanchak sortu zuen, lehen argitaratzaile espainiartzat jotzen dena alegia. Kolektibo profesional honek, ezeren gainetik «kulturaren detestaren aldeko lanak, orokorrean, eta liburuarena eta irakurketaren promozioarena, bereziki» saritzen ditu.

Savateren aurretik beste hainbat pertsona entzutetsuk jaso dute sari hau, hala nola Historiaren Errege Akademiako zuzendaria, Carmen Iglesias; Emilio Lledó filosofo eta enpresaria; Mario Vargas Llosa idazle eta akademikoa; Germán Sánchez Ruipérez enpresaria; Bernard Pivot kazetaria; Sergio Fajardo politikari kolonbiarra eta Medellíngo alkate ohia; Gregorio Peces-Barba politikari, legelari eta katedraduna; Bárbara Probst Solomon idazlea; Jack Lang Frantziako Kultura ministro ohia; Julio María Sanguinetti Uruguaiko presidente ohia; Federico Mayor Zaragoza UNESCOko zuzendari nagusi ohia; Enrique Mújica arartekoa; Francisco Ayala idazle eta akademikoa; Nuria Espert aktorea; Jesús de Polanco argitaratzailea; Juan Luis Arsuaga zientzialaria; eta Luis Alberto de Cuenca poeta eta akademikoa.

© Argazkia: Álvaro García (El País)