Eskubideak kudeatzeko erakundeak doako zerbitzu bat eskaintzen du hodeian Office aplikazioen erabilera errazteko

Egileentzako zerbitzu gehiago eta hobeak lortzeko helburuarekin egindako lanari esker, eta Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) eta Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroak (CEDRO) izenpetutako lankidetza akordioaren arabera, bazkideek doan eta epemugarik gabe Microsoft Office 365 E1 plana gozatzeko aukera dute. Hodeian dagoen zerbitzua da eta Office aplikazioak erabiltzea ahalbidetzen du (Word, Wxcel, PowerPoint, Outlook eta abar) bai eta produktibitatea hobetzen laguntzen duten beste hainbat baliabide ere.

Zerbitzuk posta elektroniko kontu bat du 50 GBrekin erabiltzaileko eta 150 Mbko datu atxikiak bidatzea ahalbidetzen du. Gainera, metaketa pertsonalerako TB 1 du hodeian eta edozein tokitatik sartzeko aukera dago. Gainera, CEDROko bazkideek Office 365aren erabilerarekin edozein arazo tekniko edukiko balute, erabiltzaileari arreta emateko zerbitzu bat dute ere. Zerbitzu hau eskuratzeko baldintza CEDROko bazkide izatea da eta ondoko estekan sartzea: http://beneficios.cedro.org.

CEDRO jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko erakunde bat da eta idazleak, itzultzaileak, kazetariak eta liburu, aldizkari eta partitura argitaratzaileak batzen ditu, eta Kultura Ministerioak baimendua da. Bere helburua egileen eta argitaratzaileen interes zilegiak ordezkatzea eta babestea da, haien lanen erabilera zuzena erraztuz eta sustatuz. CEDROko bazkide izateak onura handiak dakartza, hala nola, bere obren fotokopia eta digitalizazio bakoitzeko ordaina, pirateriaren aurkako defentsa eta arreta laguntza sistema bat.

Oraindik CEDROko bazkide ez diren egileak hala izan nahi badute, horrelako zerbitzuak gozatu ahal izateko, esteka berdinera joatea besterik ez dute eta bazkidetzeko jarraibideei jarraitu. Sarrerarekin ez da inolako kuotarik eskatzen.

Informazio gehiago lortzeko: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. eta Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla., edo CEDROra deitu ondoko zenbakietan, 91 310 10 33 / 93 272 04 45.