CEDRO ere egongo da egile eskubideen kudeaketa azaltzeko

Gijónen apirilaren 28tik 30era egingo den IV Idazleen Batzarrera joateko, bere modalitate ezberdinetan izena eman daiteke dagoeneko. Idazle Berrien Elkarteak antolatu duen Ekitaldiaren web orrialdearen bitartez egin daiteke izen ematea.

Víctor del Árbol, Enrique Laso, Carlos Fernández Salinas, Paco Abril, Benjamín Recacha García, Adrian Martin Ceregido, Elena Jarrin, Amelia de Dios, edo Ignacio Pérez Gonzalez dira kartela osatzen duten idazleetako batzuk.     

Datorren edizio lau ardatzetan oinarrituko da bereziki: edizioa, argitalpena, promozioa eta salmenta. Lau ardatzetako bakoitzarentzat aditu ospetsuak elkartzea lortu da, hala nola Diana Rubio komunikazio politikoan doktorea; Mariana Eguaras, argitalpen aholularia; Juan Cruz, argitaratzailea eta kazetaria; Ana Glez. Duque, idazleentzako marketinean aditua eta idazlea; eta Roberto Pérez, Eva Olaya edota David Pérez argitaratzaileak.     

Bertan egongo direla konfirmatu duten beste batzuk honakoak dira, besteak beste Ramón Alcaraz sormen idazketa irakaslea eta argitaratzailea; Amaya Fernández idazlea; eta Cipri Quintas idazlea eta enpresaria.         

Egile eskubideen kudeaketa, sektore honetako sortzaileen kolektiboa kezkatzen duen gaia da eta Idazleen IV Batzar honetan CEDRO izango da horren arduraduna.   

Informazio gehiago, hemen.