Trilogiaren beste bi atalak otsailean eta martxoan aterako dira formatu berrian

 

Ricardo Alíaren La trilogía del zodiaco, El signo del dragón, El vuelo de la serpiente eta El salto del caballo liburuek osatua eta 2016tik Maeva argitaletxeak argitaratua, poltsiko-liburu moduan kaleratuko da. Embolsillo argitaletxearen 2018ko lehen nobedadea El signo del dragón izango da. Herensugea da txinatar Zodiakoan jakituria, boterea eta aberastasuna ordezkatzen dituen animalia mitologiko bakarra.

Donostian giroturik dagoen eleberri honen hurrengo emanaldiak otsailean (El vuelo de la serpiente) eta martxoan (El salto del caballo) plazaratuko dira.

Embolsillok salneurri txikiagoan eta tamaina erabilgarriagoan eskaintzen ditu beste formatuetan arrakasta izan duten liburuak. 

Argitaletxearen web orrialdean irakurri daitekeen moduan, El signo del dragón eleberriaren istorioa 2012an gertatzen da, Herensugeraren Urtea hain zuzen ere, hondamendi natural eta gertakari trajikoak edukitzeko joera duen zeinua. ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri ondoren,, Donostiako hiri ederrean bizitzak lasai eta delitu larririk gabe jarraitzen du. Baina egoera modu drastikoan aldatuko da Zientzia Kimikoen Fakultatean batxilergoko ikasle gazte baten gorpua bururik gabe aurkitzen dutenean.