Natalia Gómez Linares AEE/EIEko kide izan zen 2012an zendu arte
Arratsalde honetan, 19:30etatik aurrera, poesia emanaldia egingo da Natalia Gómez Linaresen omenez, pasa den 2016ko urrian zendu ondoren. Horretarako, bere obraren bitartez poeta getxotarra gogora ekarriko diguten hainbat ahots elkartuko dira Algortako Kultura Gelan. Modu honetan, bertaratuko direnek bere 3 liburuetako poemekin gozatzeko aukera izango dute: Lur, Sinfonía de silencios eta Iluntze-Anochecer. Emanaldia Robert Mulligan eta Jacques Burtinen musikak lagunduko du. Sarrera irekia da tokia bete arte.
Natalia Gómez Linares Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide zen 2012tik.
Natalia Gómez Linares Bilbo jaio zen 1966an. 2001ean bere doktoretza amaitu zuen Indiana Unversityn, Bloomington. Grand Valley State University, Michiganen, hizkuntza eta literatura irakasle izan zen. Bere lehen liburua, Lur, 2004an Torremozasek argitaratu zuen. Sinfonía de silencios 2001ean argitaratu zen Torremozas argitaletxearekin ere.
Sinfonía de silencios bere bigarren liburuko Arena y Sal poemaren bertsio bat Bilboko Guggenheim Museoan erakutsi zen. Arena y Sal arte proiektu baten zati da, Paisajes de sal alegia María Jesús Cueto Puente doktorearen zuzendaritzapean eta Cai Guo-Quiang artista txinatar garaikidearen erakusketaren baitan aukeratu zen.