Ekitaldian Espainia osoko 5.000tik 6.000ra idazle egon ziren ordezkaturik

Pasa den abenduaren 18an II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketa egin zen Madrilen. Ekimena Idazleen Kidego Elkarteak (ACE) sustatu zuen eta Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroaren (CEDRO) babesa izan zuen. Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/EIE) ordezkaritzan María Eugenia Salaverri gure lehendakaria egon zen.

Topaketa horren funtsezko helburua Estatu osoko elkarte ezberdinak amankomunean jartzea izan zen, idazleek amankomunean dituzten arazoak ezagutzeko. Ekitaldian, elkarte ezberdinen ordezkarien bitartez, 5.000tik 6.000ra idazle egon ziren ordezkaturik.

Besteak beste idazleek kolektibo antolatu moduan jarduteko duten ahalmen handia nabarmendu zen, administraritzekin hizketakide lehenetsia izanik, modu berezian Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarekin, Espainiar Letren Zentroarekin eta edozein erakunde eta antolakunderekin, hala nola CEDRO, Argitaratzaile Gremioen Federazioa, Liburu saltzaileen Elkarteak eta estatuko konpetentzia diren beste erakundeak.

Egileen batailarik handienak ere jorratu ziren, bizirik diraute eta, konponbide baten zai: Egilearen eta Artistaren Estatutuaren sorrera eta gure bazkideen onuran jokatu dezakete lege aldaketak.

Europar arloan eragitearen garrantzia azpimarratu zen ere, bertan ari baitira erabakitzen sortzaile moduan ditugun aldarrikapen asko, liburutegietako lagatzeengatik eskubideen kobratzetik, domeinu publikoraino edo aro digital berrian jabetza intelektualari dagokion legedia.