María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentearekin elkarrizketatuko da Azkuna Zentroan


Datorren ostegunean, 19:30etatik aurrera Leonardo Paduraren La transparencia del tiempo (Tusquets) aurkeztuko da Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan. Egilea 2015 Asturiaseko Printzesa Saria da, bai eta Kubako letretako figurarik garrantzitsuenetako bat ere.

Egilea, Marío Conde bere alter egoaren zoritxarren azken entrega aurkezteko dago Espainian. María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak eta BBK Mediatekako ‘Aurrez Aurre’ topaketen koordinatzaile denak elkarrizketatuko du.

Elkarrizketaren ondoren ‘Irakurlearen ordua’ saioa egingo da, egileak bere obrak sinatu eta bere literatura esperientzia eta gaur egungo gizarte eta kulturaren bere inpresioak irakurleekin elkarbanatzeko espazioa alegia.

Honako honetan Conde detektibea, inoiz baino etsituago eta eszeptikoago, 60 urte betetzear dago antzinako lagun batek, lapurtua izan den ama birjina beltz bat berreskuratzea eskatzen dionean. Conde berehala ohartuko da pieza hori esan dutena baino baliotsuagoa dela, eta Kataluniako Pirinioko ermita batetik irten zela Espainiako Gerra Zibilaren baita. Mende ugaritan zehar tailu honen epopeia arte trafikatzaile trama arriskutsu batekin nahasten da, gainbehera dagoen Habana batean.

Bere obra osoari 2015ko Letren Asturiaseko Printzesa Saria jaso aurretik, Leonardo Padurak gidoilari, kazetari eta kritiko moduan aritu da lanean eta Mario Conde detektibearen eleberri poliziakoekin nazioarteko ospea irabazi zuen hainbat sari lortuz, hala nola Café Gijón saria, Dashiell Hammett saria, 2000 de las Islas Saria eta Brigada 21. Bere obran idazleak kronika soziala fikzioarekin nahastuz irudikatzen du Kubako errealitatea. Kubatar belaunaldi oso baten desengainutik jaiotzen den fresko bizi eta xehe bat da emaitza.

Topaketa streming bidez igorriko da.

Sarreren prezioa: 3€, 2€ Azkuna Zentroko lagunentzat eta auditorioan jasotzen dira (-1 Solairua).

(Leonardo Paduraren argazkia  © Argitaletxearen eskutik)