Bi orduko formakuntza saioak otsailean hasiko dira eta ostegunero egingo dira bederatzi hilabetez 

Datorren otsailean Fuentetaja Sormenezko Idazketa Tailerra presentziazko modalitatean iritsiko da Bilbora. Jöel López Astorkiza hastapeneko mailako irakasle izango da eta koordinatuko du bederatzi hilabetez ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara, Zugastinobia kaleko 7 behean (Bilbao CoWork), ikasgelak dauden tokia alegia, bere lana beste idazleenekin batuz, hala nola Biktor Abad eta Jon Bilbao.

Urtero Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen dugun ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren aurkezlea eta zuzendaria da Jöel, aurten bostgarren edizioa egingo dugularik. Bere istorio propioak idazten ikasten hasteko erronkari ekin diotenei orientatzea, sustatzea eta laguntzea da Jöelek sormenezko tailerrean egingo duen lana.

Tailerra irekia eta parte hartzailea da. Bertan parte hartzeko eta sormenezko prozesua ikasteko aurreko esperientzia ez da beharrezkoa. Idazketaren bitartez ikasleek haien sormena, irudimena eta talentua bideratzeko tresnak eta baliabideak ematea da helburua.    

Ikasleak klaseetan jasotzen dituen edukiez gain, ikastaroak erabilera handiko ikus-entzunezko euskarri bat du, horrela bere formakuntza osatu ahal izateko.

Fuentetaja Sormenezko Idazketa Tailerrak

Formakuntza hau ezin hobea da idatzi dutena argitaratu daitekeen edo ez zalantzak dituzten pertsonentzako edo bere literatura proiektua nola hobetu ez dakitenentzako (eleberria, kontakizunak, saiakera, biografia oroimenak, poesia…). Tutoretza pertsonalizatuen bitartez akonpainamendu eraginkorra eskaintzen da bere lanaren idazketa prozesuan zehar, edota zuzenketa edo berridazketa prozesuan, bai eta bere erabaki propioen gaineko hausnarketa egiteko espazio bat ere. Lana taldeka egiten da Fuentetajak 25 urtetan zehar Sormen Idazketan ikerketak egin ondoren garatutako proposamen eta material teknikoen bitartez. Tailer hauetan garatzen den metodologiak idazketak eguneroko gauza izan behar duela azpimarratzen du.     

Aldizka argitaratzen den kontakizun liburu lehiaketan kontakizun batekin parte hartzeko eskubidea dute tailer honetako ikasleek. Ikasleek beraiek aukeratuko dituzte liburua osatuko duten kontakizunak.

Tailerrei buruzko informazio gehiago jasotzeko: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. edo 91 531 15 09 eta 619 027 626 telefonoetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan.

Fuentetajaren idazketa tailerren historia 1985ean hasten da, presentziazko sormenezko lehen tailerra Madrilen egin zen urtean alegia. Ordutik hona, esperientziarik gabeko pertsonei edo hobetu nahi duten zaleei, zein teknika zehatzetan sakondu nahi duten profesionalei sormenezko idazketarekin eta antzeko gaiekin harremana duten tresnak eta jarduerak eskaintzea izan da helburua. Modu honetan, eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, gaur egun gazteleraz dagoen tailer eta mintegi eskaintzarik handiena dute. 2014an zuzendaritza taldeak, laguntzaile batzuen laguntzarekin, Fundación Escritura(s) sortu zuen, Fuentetajaren betiko baliabideen zati handi bat eta bere jardueraren funts ugari horretarako erabiliz.

Jöel López


Euskal idazlea (Portugalete 1979), formatu, genero eta sail askotan ogibidea 20 urtez jardun ondoren, Bilbao udal egunkariak kultura zutabegilea da gaur egun eta La Rioja egunkarian eskualde korrespontsal moduan egiten du lan. Idazlea eta poeta, kontakizun laburrean aurkitu du bere espazioa ipuinak, mikrokontakizunak eta ikus poesiak lehiaketetan, aldizkarietan eta Interneteko argitalpenetan plazaratuz. Montrealeko Unibertsitateko Gaztelerazko Baliabide Zentroarekin eta Quebeceko idazleen Batasunarekin aritu da lankidetzan ere.