Egile bilbotarrak 2017ko Setenil Saria izan den ‘Nuestra historia’ aurkeztuko du


Datorren ostegunean, 19:00etan, ‘Aurrez Aurre’ literatura topaketei helduko diegu berriro, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elarteko (AEE/EIE) presidenearen zuzendaritzapean. Pedro Ugarte izango da Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigara doan 2018ko lehen gonbidatua eta Nuestra historia (Páginas de Espuma, 2016) aurkeztuko du, Esoainian argitaratu den ipuin libuarentzako Setenil Sariaren garaile egin duen eleberria, jada bere bigarren edizioan dagoelarik.

Aurkezpenerako sarrera doakoa da tokia bete arte. Sarrera Infopuntuan jaso daiteke.

Nuestra historia gaur egungo paisaian garatzen da, krisialdi ekonomikoak kolpatua eta bere eragina bizitzaren maila guztietara hedatzen dena, baina bere kontakizunen balioak edozein muga geografiko edo denborazkoa gainditzen du.

Argitaletxearen web orrialdean obraren lehen orrialdeak irakurtzeko aukera dago bai eta Nuestra Historia liburuak komunikabideetan izandako ohiartzuna ikusteko ere.

Pedro Ugartek (Bilbo, 1963) Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen, baina beti aritu da kazetari lanetan, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean. Beste generoekin batera, bere literatura lan gehiena narratiba laburrari eskaini dio Nuestra historia liburuaren aurretik Los traficantes de palabras, La isla de Komodo, Guerras privadas (kontakizun liburuen NH Saria), Mañana será otro día eta El mundo de los Cabezas Vacías (2011) argitaratu ditu. Azken hau Páginas de Espuma argitaletxearen katalogoan dago ere. Bere pieza laburrak antologia ugaritan ageri dira. Herralde Sariaren finalista, Literatura Euskadi Saria, Lengua de Trapo eta Julio Camba sariak irabazi ditu, besteak beste.