Iwasakik 90 hamarkada hasieratik idatzitako egunkarietako artikuluak jasotzen dituen bi obra berreskuratu ditu
Beatriz Celaya ALT autores argitaletxeko zuzendariak Fernando Iwasakiren bi obrarekin inauguratu du Altano Bilduma, El sentimiento trágico de la liga eta La caja de pan duro alegia. Jatorrian nazio mailako egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren artikuluen bilduma dira bi liburuak.
Lehena, 1993-1994 liga denboraldian zehar Diario 16 de Andalucían astero argitaratutako kazetaritza artikulu eta erreportaje bilduma da eta Futbol Profesionaleko Fundazioaren I Komunikabide Saria irabazi zuen 1994an.
La caja de pan duro liburuak, Andaluziako egunkari batean 2000 hamarkada hasieran «La caja de Pandora» izenburupean telebistari eskainitako eguneroko zutabe batzuk jasotzen ditu. Jatorri perutarra duen egileak dioen moduan, bere lehen zutabeak telefonoz diktatzen zituen eta azkenak posta elektroniko bidez bidaltzen zituen: “makinaz idazten hasi nituen eta ordenagailuz idazten amaitu nuen, nahiz eta beti nire esku eta teklarekin eta orain oroimenaren kantxan bigarren denbora jokatzeko itzuli da liburua”, ziurtatu du Fernando Iwasakik.
Egileari buruz
Fernando Iwasaki (Lima, 1961), Amerikako Historian doktorea da Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean eta Loyola Andalucía Unibertsitatean Komunikazio eta Nazioarteko Harremanetako fakultateetan irakasle titularra. Narratzaile moduan Neguijón (2005) eta Libro de mal amor (2001) eleberrien egilea da, bai eta España, aparta de mí estos premios (2009), Helarte de amar (2006), Ajuar funerario (2004), Un milagro informal (2003), Inquisiciones Peruanas (1994), A Troya, Helena (1993) eta Tres noches de corbata (1987) kontakizun liburuen egilea ere.
Bere kontakizunak antologia ugaritan daude, hala nola Papel Carbón (Espainia), iwasaKITwasaki (Suitza), La otra batalla de Ayacucho (Peru), Es difícil hacer el amor (humor) pero se aprende (Kuba), El atelier de Vercingétorix (Costa Rica) eta El cóndor de Père-Lachaise (Ekuador), eta bere narraziozko obra ingelerara, errusierara, frantsesera, italiarrera, txekierara, japonierara eta korearrera itzuli da.
Historialari moduan ¡Aplaca, ¡Señor, tu ira! Lo maravilloso y lo imaginario en Lima colonial (2018), Republicanos (2008), Extremo Oriente y Perú en el siglo XVI (1992) eta Nación peruana: entelequia o utopía (1988) liburuen egilea da. Saiogile moduan Las palabras primas (2018), Nueva Crónica del Extremo Occidente (2016), Mínimo común literario (2014), Nabokovia Peruviana (2011), Arte de introducir (2011), Mi poncho es un kimono flamenco (2005) eta El Descubrimiento de España (1996) idatzi ditu; eta bere kronikak eta artikuluak bildu ditu ere Somos libros, seámoslo siempre (2014), Desleídos y Efervescentes (2013), El laberinto de los cincuenta (2013), Una declaración de humor (2012), Sevilla, sin mapa (2010), La caja de pan duro (2000) eta El sentimiento trágico de la Liga (1995) liburuetan.
UNAMentzat Macondo boca arriba (2006) Andaluziako ipuinaren antologia mexikarra argitaratu du; Jorge Volpirekin batera Páginas de Espuma argitaletxearentzako Cuentos Completos de Edgar Allan Poe (2008); eta Gustavo Guerrerorekin batera Gallimard argitaletxearentzako Les bonnesnouvelles de l'Amérique latine. Anthologie de la nouvelle latino-américainecontemporaine (2010) ipuin antologia.
1989tik Sevillan bizi da, Renacimiento literatura aldizkaria zuzenduz eta komunikabide ezberdinetan laguntzen du. 2015 «Don Quijote» Saria izan zen Espainiako Errege Kazetaritza Sarien XXXII edizioan.
Altano Bilduma
Bilduma berriak orain arte paper formatuan bakarrik aurkitu zitezkeen obrak ebook formatuan biltzen ditu. Bere izenaren zergatia izen bereko haizeak dira, altanoak, lurretan altxa eta itsasora joan ondoren kontinentera etengabe itzultzen direlako ezagunak. Nabigatzaileentzako haizeen ezagutza eta kontrola nabigazioan bereziki garrantzitsuak diren moduan, ALT autores argitaletxean uste dute eraldaketa digitalaren aurretik idatzi ziren obrak berriro ere zirkulazioan jartzea eta formatu horretan eta audioliburu gisa eskaintzea bereziki garrantzitsua dela argitalpen ibilbide on batentzako. Iwasakiren bi izenburuen ondoren beste egileen obrak iritsiko dira, besteak beste Jesús Carrazo, Pedro Charro, Ángela Vallvey, José Ángel Mañas edo Vicente Molina Foix.