Egileak bere bi bokazioak batzen ditu obra honetan: psikopedagogia eta literatura
Bizkaiko Arte Elkartearen egoitzan (Yohn Jauregia, Pelota kalea 10, Bilbo), datorren urtarrilaren 30ean, 19:30etan, Ana Francia Iturregiren Senderos del alma eleberria aurkeztuko da. Idazlearekin batera Loly Rubio eta María José Plaza egongo dira natura, artea, amodioa, espiritualitatea, giza eskubideak eta erresilientzia jorratzeko.
Senderos del alma eleberrian, bere gurasoak galtzen dituen neskato baten eta maite duen basoa erretzen ikusten duen mutil baten istorioan murgiltzen da irakurlea. Elkarrekin bide bat egingo dute zama hori libratzeko eta haien bizitzak eraikitzeko.
Autobiografia izan gabe, Senderos del alma egilearen bizi esperientziatik abiatuz sortu da. Pentsamenduak, emozioak, pertsonen arteko harremanei buruzko iritziak, naturarekin kontaktua… hori guztia ageri da eleberri honetan. Bere irakurketak gozamena, hausnarketa, ikasketa eta protagonistek esperimentatzen dituzten emozioekin identifikazioa sortuko dute.
Datorren asteazkenean aurkezten duen eleberrian, Ana Franciak bere bi bokazioak elkartzea lortu du; psikopedagogia eta literatura. Hizkera ederra eta xumea erabiltzen du bizitza errespetatzeko eta zaintzeko beharraren gainean sentsibilizatzeko. Norbanakoaren ongizatea zein soziala posible dela esan nahi dio irakurleari. Pertsonaien elkarrizketetan eta azken eranskinean, bere esperientzia propioa islatzeaz gain, gai ezberdinei buruzko psikologo ospetsuen lana islatu nahi du, hala nola atxikimenduaren teoria, erresilientzia eta psikologia transpertsonala.
Liburua Amazonen dago salgai bai digitalean bai eta inprimaturiko formatuan ere.