Kalzakorta euskal baladetan aditu handia da
Datorren maiatzaren 3an, 19;30tan, Sociedad Bilbainan (Nafarroa kalea 1, Bilbo), José Ramón Blancok Jabier Kalzakortaren EuskalBaladak – Baladas Vascas aurkeztuko du. Liburua “Gerión” poesia bildumaren baitan dago, Muelle de Uribitarte Editores argitaletxearena. Egilearekin batera Seve Calleja egongo da
Bildumaren zuzendari den heinean, euskal baladak eta bere gaztelerazko itzulpenak, bai eta testu bakoitzaren aurretik iruzkin dokumentatu bat jasotzen dituen obrari buruzko hitz batzuk eskainiko ditu Blancok.
Baladak tradizio paneuropearrekoak dira, Euskal Herriko lurralde bakoitzean oso ezaugarri goraipatuekin.
Jabier Kalzakorta euskal filologian doktorea da, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Euskaltzaindiako kide urgazlea. Euskal baladetan aditu handia da.